2026-07-31
HomeIndustriaMetalgintzaLanuzteak Ferrovial Servicios-en, Michelingo azpikontratan, enpresaren azken proposamen murriztailearen aurrean

Lanuzteak Ferrovial Servicios-en, Michelingo azpikontratan, enpresaren azken proposamen murriztailearen aurrean

Ferrovial Servicios Gasteizko Michelineko azpikontrata bat da mantenimendu lanak egiteko. Hitzarmena negoziatzen ari dira bertan eta zenbait bileraren ostean, zuzendaritzak proposamen murritzailea aurkeztu du, soldatetan, kategorietan eta abar. Hori dela eta, ostiralean, hilak 17, langileek 2 lanuztea egin zuten txanda bakoitzean. Lanuztearen jarraipena ia erabatekoa izan zen eta Michelineko produkzioan eragina izan zuen.

Ferrovial Servicios-eko enpresa btzordeak salatu du enpresak grebalarien lanpostuak ordezkatu dituela, grebarako eskubidea urratuz. Komiteak Lan Ikuskaritzari horren berri eman dio eta espero dute neurriak har ditzan horrelako jokaeren kontra.

Enpresa-batzordeak adierazi du mobilizazioekin jarraituko dutela lan baldintza duinak lortu arte.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.