2026-10-21
HomeEkintza SindikalaEkobal enpresak eta Gipuzkoako Aldundiak errepresio eta gezurrekin erantzun dute Zubietako erraustegiko...

Ekobal enpresak eta Gipuzkoako Aldundiak errepresio eta gezurrekin erantzun dute Zubietako erraustegiko langileen mobilizazioei

Zubietako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute ostegunero 13:00etan beraien lan baldintzak duinduko dituen enpresa hitzarmena exijitzen. Urtebete luzez Ekobal enpresarekin negoziatzen egon eta hilabeteko mobilizazioen ondoren, errepresioa eta gezurrekin erantzun dute enpresak eta Gipuzkoako Aldundiak.

Ekobal enpresak LAB-eko delegatua den langile bati zigorra ezarri nahi izan diote bere delegatu lanak burutzeagatik eta langileen artean prebentzio aholkuak zabaltzeagatik, enpresarekiko desleialtasuna leporatuz. Argi daukagu zigor hau komiteko kideak jazartzeko, kikiltzeko eta beraien aldarrikapenak betan behera uzteko asmoarekin ezarri nahi izan dutela. Ez dugu etsiko!

Bestalde, Gipuzkoako Aldundiak Zubietako erraustegiko langileen aldarrikapenak Ekobal enpresaren ardura dela adierazi du, ingurumen arduradunaren hitzetan, Jose Ignacio Asensio, erantzukizuna bere gainetik kendu nahian eta Errraustegiko langileen borroka gutxietsiz. Gure aldetik Jarraituko dugu Aldundia azken arduradun bezala interpelatzen!

Errepresioa eta gezurrak gorabehera, borrokan jarraituko dugu!

Gora langileon borroka! 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Maizterren borrokari esker, Benta Berriko 510 etxebizitzek ez dute babes ofiziala galduko

LABentzat albiste ona da hasieratik publikoak izan behar zuten etxebizitzek babes ofiziala ez galtzea, baina kritikoa da Eusko Jaurlaritzak horretarako erabili duen moduarekin: 100...

Arabako ardogintza sektoreko langileak beren eskubideen alde mobilizatuko dira

Intersindikalak proposamen bateratua egin zuenetik 5 hilabete baino gehiago pasa direnean, SEAk eta upategiek erantzun gabe jarraitzen dute.

EAEko mahai orokorra: Eusko Jaurlaritza kudeaketa irizpideen bila joaten da Madrilera

Langile publikoen soldata igoera, erretiro-txanda kontratua, egonkortasunaren kalte-ordainak, lanaldi murrizketa... Madrilek zer esango zain gelditzen jarraitzen du Eusko Jaurlaritzak, inolako ekimenik hartu gabe.