2026-10-21
HomeEkintza SindikalaLABek desgaitasunaren sektoreko elkarretaratzea egin du hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko

LABek desgaitasunaren sektoreko elkarretaratzea egin du hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko

LAB sindikatua desgaitasunaren sektoreko langileekin elkartu da gaur goizean Anfasen aurrean hitzarmen kolektiboaren negoziazioa desblokeatzea exijitzeko. Negoziazioa blokeatuta dago gaur egun, entitateen eta Nafarroako Gobernuaren borondate faltagatik.

LABek salatu du blokeo egoera honek sektorea lan-prekaritatean mantentzen duela, eta horrek eragin zuzena duela bai langileen lan-baldintzetan, bai desgaitasuna duten pertsonek jasotzen duten arretaren kalitatean. Sindikatuak azpimarratu du ezin dela onartu neurri handi batean finantzaketa publikoarekin sostengatzen den funtsezko sektore batek bere lan-esparruan benetako aurrerapenik gabe jarraitzea.

LABek entitateei eta Nafarroako Gobernuari eskatu die beren erantzukizuna bere gain har dezatela eta negoziazioari berriro ekin diezaiotela proposamen zehatzekin, sektorearen errealitatera egokituko den hitzarmen duin bat adosteko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea egin dugu Bizkaiko Foru Aldundian eta GUFEn, langileen baldintzen inguruan negoziatu dadila eskatzeko

Gaur, urriak 21, hiru orduko lanuztea egin dugu Bizkaiko Foru Aldundian eta GUFEn, Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta. Bertan, 2018tik blokeatuta dagoen akordioa/hitzarmena benetan negoziatzeko eskatu diogu aldundiari.

Tubos Reunidosen lantegi guztien eta jarduera osoaren etorkizuna bermatuko duen industria-proiektu sendoa exijitzen dugu

Administrazio Konkurtsoak jakinarazi du salmenta-prozesuaren hurrengo faserako hautatutako bost eskaintzen egileek langileen ordezkariekin bilerak egiteko aukera izango dutela. LABetik bilera horiek baliatuko ditugu bakoitzak zer industria-proiektu proposatzen duen eta Tubos Reunidosentzat, lantegi guztientzat, jarduera osoarentzat eta langileentzat zer etorkizun eskaintzen duen galdetzeko.

LABek esku-hartze sozialeko langileen soldata parekatzearen alde egin du hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioan

LAB sindikatuak aldarrikatu du sektoreko lan-baldintzak Administrazio publikoko langileenekin parekatzea hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren harira, soldata-arrakala murrizteari eta lan-osasuna hobetzeari lehentasuna emanez.