2026-03-16
HomeEkintza SindikalaLABek exijitzen du Nafarroako basoetako suhiltzaileei 115 eguneko kontratua errespetatzeko

LABek exijitzen du Nafarroako basoetako suhiltzaileei 115 eguneko kontratua errespetatzeko

Aurten ere, udako kanpaina iritsi denerako, langileen % 25 oraindik kontratatu gabe dago. Arrisku ikaragarria sortzen duen arazo larria da eta, tamalez, urtero errepikatzen dena. Bada garaia hain enkistatuta dagoen gaitz honi amaiera emateko.

Joan den ekainaren 9an, Amparo López Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Kontseilaria hedabideetan agertu zen, Nafarroak aurtengo udako kanpainan baso-suteei aurre egiteko izango dituen baliabideen berri emanez.

Itxuraz dena oso ondo antolatuta eta bideratuta dago. Baina letra txikia dago, eta Kontseilariak ezikusiarena egin zuen. Egia esan, ekainaren 1ean operatiboan sartu behar ziren 38 basoetako suhiltzaileetatik 11k bakarrik egin zuten. Kontratu luzean (urtarriletik irailera) basoetako suhiltzaileen plantilla 42 pertsonak osatzen dute, eta udako kanpainarako (ekainaren 1ean eta 15ean) beste 117 pertsona batzen zaizkie. 2025eko ekainaren 10ean, oraindik 29 pertsona falta dira kontratatzeko, kanpainako beharren ia % 25.

Aurtengoan, landarediaren hezetasunari eta meteorologiari esker ez da sute handirik gertatu, baina egoera larri hau ez da gehiago errepikatu behar.

15 egunez suhiltzaile-etxe batzuetan basoetako suhiltzaile bat edo bi baino ez dira egon. Eta horrek arrisku ikaragarria sortzen du, onartezina edozein administraziorentzat.

Gainera, ez dugu ahaztu behar langile horiek oso modu prekarioan kontratatzen direla: 115 eguneko kontratua baino ez dute, eta hori kudeaketak behar bezala egiten direnetan. Horregatik, LABek Funtzio Publikoko departamentuari exijitzen dio kontratazio atzerapenek kaltetutako lankide guztiei 115 kontratu egunak errespetatzeko, aurrez finkatuta eta aurrekontuetan jasota dagoen bezala. Era berean, Kontseilariari eskatzen dio beharrezkoak diren bitartekoak jar ditzala kontratazioetan behin eta berriz gertatzen diren atzerapen eta nahasmendu horiek berriz gerta ez daitezen; izan ere, tamalez, egoera hau urtez urte errepikatzen baita.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Enpresari nagiei martxoaren 17an greba!

Jarraian irakur dezakezue Oihana Lopetegi LABeko Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko arduradunaren eta Pello Igeregi ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunaren iritzi-artikulua. Confebaskek eta CENek, Hego Euskal...

Etxeko eta zaintza langileak ere grebara!

Etxeko langileen hainbat elkartek, Denon Bizitzak Erdigunean plataformak eta martxoaren 17ko greba orokorraren deitzaileek (LAB, ELA, Steilas,Etxalde eta Hiru) agerraldia egingo dute Bilbon, greba...

Tubos Reunidosen, duintasunak, koherentziak eta klase-borrokak irabazi dute xantaiaren, mehatxuaren, beldurraren eta posibilismoaren aurrean

Gaur argi geratu da Tubos Reunidosen Enplegu Erregulazio Espedienteari (EEE) buruz ez dela inolako akordiorik egon. Kontsulta-aldia astelehenean akordiorik gabe amaitu zela defendatzen genuenok...