2026-09-04
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaUribe ESI-ko zuzendaritzak Urduliz Ospitaleko sindikatuak mespretxatzen dituela salatu dugu

Uribe ESI-ko zuzendaritzak Urduliz Ospitaleko sindikatuak mespretxatzen dituela salatu dugu

Urduliz Ospitaleko langileria ordezkatzen dugun sindikatuok ESIko Zuzendaritzak gurekiko zein langileekiko jarrera behingoz alda dezaten exijitzen dugu, langileriak merezi duen ordezkaritza lanak bete ahal izateko.

Hauxe da LAB, SATSE, ELA, ESK, UGT, UTESE eta CCOO sindikatuok argitaratu dugun oharra:

Azkeneko hilabeteetan Zentroko Zuzendaritzarekin ia harremanik ez dugu izan. Informazioa ez da inoiz gure eskuetara heltzen eta bileren eskaerak zail samarrak izaten dira. Azken finean, langileen eskubideak eta askatasun sindikala zapalduak izaten ari dira behin eta berriz. Adibide gisa, Ospitalea ireki zen egunetik Ospitaleko hainbat eremuetatik askatasunez mugitzeko traba guztiak ipini dizkigute.

Honetaz gain, zuzendaritzaren, kontratazioaren eta giza baliabideen kudeaketaren nahaspilak pairatzen gabiltza: eztabaidagarriak diren kontratazio batzuk egin izan dituzte, beharrezkoak eta egiten ez diren beste batzuk eta langileriaren txanden kudeaketaren erabateko nahasketak izaten dira gure egunerokoak…

Urduliz Ospitaleko langileria ordezkatzen dugun sindikatuok ESIko Zuzendaritzak gurekiko zein langileekiko jarrera behingoz alda dezaten exijitzen dugu, langileriak merezi duen ordezkaritza lanak bete ahal izateko. Hau dela eta, behin baino gehiagotan idatziz eskatu izan dugun eta askotan ezeztatua izan zaigun informazioa banatzea eskatzen dugu. Honetaz gain, zentro osotik ibiltzeko eskubidea berriz ere exijitzen dugu. Eskubide guztiak errespetatuz langileen lan baldintzak hobetuko ditugu eta ondorioz, Ospitaleak biztanleriari ematen dion zerbitzua ere.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ikasturte berrian, zaharrak berri Nafarroako irakaskuntzan

2026/2027 ikasturte berriari ekin diogu eta Nafarroako hezkuntzako langileak gogotsu daude parean ditugun erronka guztiei aurre egiteko. Edonola ere, berriz ikus dezakegu Hezkuntza Departamentuak...

LABek Lizarraldean arreta traumatologikoa bermatzeko exijitzen du

LAB sindikatuak hilabeteak daramatza Lizarrako Osasun Barrutiko Traumatologia Zerbitzuaren egoera monitorizatzen. Bete gabeko guardia-aldiak daude, itxaron-zerrendak handitu dira, hainbat paziente Iruñera bideratu dira eta...

[IRITZIA]: Irakasgaiak Cardiffetik: burujabetza, klasea eta kultura

Jarraian irakur dezakezue Koldo Saenz LABeko Nazioarteko arduradunaren iritzi artikulua. LAB Cardiffen izan berri da, Eskoziako ordezkaritza batekin batera, Galesko UNDEBek antolatutako topaketa batean, azken...