2026-07-31
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaBusturialdeko Ur Partzuergoa Bilbo-Bizkaiakoan integratzea gelditzea eskatzen dugu

Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbo-Bizkaiakoan integratzea gelditzea eskatzen dugu

Busturialdeako Ur Patzuergoa (BUP) Bilbao Bizkaiaren (BBUP) barruan integratzeko izapideen hasiera dela eta prentsan azaldutako berrien aurrean, LABek iritzi publikoari bere jarrera helarazi nahi dio. 

Busturialdeako Ur Patzuergoa (BUP) Bilbao Bizkaiaren (BBUP) barruan integratzeko izapideen hasiera dela eta prentsan azaldutako berrien aurrean, LABek iritzi publikoari bere jarrera helarazi nahi dio.

• 2012an BUPk lan baldintza duinetan langile propioak hartu eta kudeaketa osoa publikoa izatea lortu zuen. Urte hauetan, partzuergoak aski erakutsi du bere bideragarritasuna eta eraginkortasuna zerbitzua %100ean publikoa izanik. Horregatik, eta kudeaketa eredu honen alde egiten dugulako, ez gaude ados integrazioarekin.

• Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik exekutatzen den EAJen politika salatu nahi dugu, Bizkaiko ur guztiaren kudeaketa BBUPan zentralizatuz. Honek pribatizazio bidean pausu bat suposatzen du, BBUParen eredua gero eta berezko zerbitzu gehiago, azpikontraten bidez multinazional pribatuen esku uztea baita. Gaur egunean horrela dauka beteta bere zerbitzuen %60a. Azken finean, beraien helburua enpresa hauei zerbitzua osorik saltzea da.

• Herritarrekiko hurbila den zerbitzu erabat publiko baten alde egiten dugu, BUPak ordezkatzen duen eredua bezala. Eredu honek uraren kudeaketan erabiltzaileen partehartzea eta beraien interesak defendatzeko aukera ahaldidetzen du, BBUPan ez bezala.

• BUPeko langileen eskubideak defendatuko ditugu. Ez dugu inolaz ere lanpostu horien amortizazio edo pribatizaziorik onartuko, ezta lanpostu horien lan baldintzak okerragotzea. Honetarako beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko ditugu.

Aipaturiko arrazoi guzti hauengatik integrazioa bertan behera geratu behar dela deritzogu, langileen eta Busturialdeko herritarren interesak babestuz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.