2026-06-14
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaGaurko irakasleen mahai sektorialean urratsak nabaritu ditugun arren, funtsezkoak diren aldagai batzuk...

Gaurko irakasleen mahai sektorialean urratsak nabaritu ditugun arren, funtsezkoak diren aldagai batzuk faltan bota ditugu

Datozen egunetan gure kidegoarekin proposamena aztertu eta balorazio sakonagoa egingo dugu hemendik aurrera izango dugun jarrera zehazteko.

Lehenik eta behin, langileria zoriondu beharrean gaude, azken hilabeteotan erakutsitako konpromezuak greba eta mobilizazioen bidez, emaitzak ematen jarraitzen duelako.

Gaurko mahaian abendutik genituen zenbait edukietan urratsak eman dira, eta hori positiboki baloratzen dugu, hala nola, egonkortasunean, ordezkapenetan, 3 urteko geletako laguntzetan, bajetan… proposamen berriak egon dira.

Hala eta guztiz ere, LAB sindikatutik faltan bota ditugu guretzat funtsezkoak bilakatzen diren aldagai batzuk, eta hauen inguruan eskaera espezifikoak bideratu ditugu gaurko mahaian: 60 urtetik gora irakastorduen 1/3eko murrizketa funtzionario eta ordezkoentzat bideratzea, ordezkapen guztiak kidego guztietan lehenengo egunetik betetzea, tutoretza bikoitzak etapa eta kidego guztietan ezartzea, Hezkuntza Sailak proposatzen dituen mahai tekniko horien zehaztapen handiagoa eta kronograma aurkeztea…

Beraz, aurrerapenak egon diren arren, zehaztasun eta edukiak faltan botatzen ditugunez, lanean jarraituko dugu administrazioari eskaera hauek luzatuz. Datozen egunetan gure kidegoarekin proposamena aztertu eta balorazio sakonagoa egingo dugu hemendik aurrera izango dugun jarrera zehazteko. Beraz, maiatzaren 4an konbokatu duten hurrengo mahaian, afiliazioarekin egindako kontraste lanak emandakoa defendatuko dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ekainaren 15eko eta 17ko mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditugu Bizkaiko Foru Aldundiko beharginak

Telelan plan duin baten alde eta Bizkaiko Foru Aldundian akordioa/hitzarmena negoziatzearen alde deitu ditugu mobilizazioak. Bizkaiko Foru Aldundian (BFA) maiatzaren 18an egindako langileen batzarrean mobilizazio...

Nafarroan aurkeztutako Industria Foru Lege proposamenak eduki gehiago behar ditu sektorearen erronkei erantzun ahal izateko

LABen iritziz, Nafarroako parlamentuan aurkeztu berri den lege proposamenak iraganeko akatsetan sakontzen jarraitzen du, hainbat arlotan norabide egokia hartu baldin bada ere.

Fundiciones del Estandan hitzarmena sinatzea #LortuDugu

Azken asteetan mobilizazio fase luze bat aurrera eraman eta hainbat lanuzte eta greba egun egin ostean etorri da lorpena.