2026-10-29
HomeZerbitzu PribatuakBestelakoakGrebarako eskubidea urratzeagatik bigarrenez zigortu dute Guggenheim Bilbao Fundazioa

Grebarako eskubidea urratzeagatik bigarrenez zigortu dute Guggenheim Bilbao Fundazioa

Urtarrilaren 23an Manpower Group Solutions SLU eta Guggenheim Bilbao Museoa Fundazioaren kontrako lehen epaia atera zen. Honen arabera, Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa 6.251 eurotako kalteordaina ordaintzera zigortu dute grebarako eskubidea urratzeagatik, kaleratzea baliogabea dela ebatzi da eta demandantea bere aurreko lanpostuan berronartzera behartuz.

Bestalde, martxoaren 21an Guggenheim Bilbao Fundazioarentzat lanean ari zen Manpower Group Solutions SLUko azpikontratako langileen aurkako bigarren epaia atera zen, aurrekoaren emaitza berdinarekin.

Berriro zigortu dute Guggenheim Bilbao Fundazioa tramitazio soldatak ordaindu eta langileari 6.251 eurotako kalteordaina ematera grebarako eskubidea urratzeagatik, kaleratzea baliogabea dela ere esaten da eta behartu egiten dute langilea museoan berronartzera.

Gertakariak 2016ko udakoak dira, uztaila eta abuztukoak. Museoak azpikontratatutako 18 hezitzailek, LAB sindikatuan antolatutakoak, mobilizazioak eta grebak egin zituzten, lizitazio pleguetan subrogazio klausula txertatzea eta jasaten ari ziren lan- eta soldata-baldintza oso prekarioetan hobekuntzak aldarrikatzeagatik.

Guggenheim Museoa Fundazioaren erantzuna izan zen azpikontratatzen jarraitu nahi zuten zerbitzua bapatean internalizatzea, horretarako 3 langile soilik bideratuz, aurretik zerbitzua eskaintzen zuten 18 langileen aurrean. Erabakia borobiltzeko, greba egin ez zuten bakarrak izan ziren 3 langile hauek, protestak egin zituen kolektiboa bere osotasunean kaleratuz. Epaiak ondo adierazten duen moduan, erabaki hau lan- baldintza duinak aldarrikatu eta bizi zuten egoera jendaurrean jakinarazi zuten langileek aurkako mendeku argia izan zen.

LABetik modo oso positiboan baloratzen dugu, langileek urte eta erdi honetan jasandakoaren gainetik, pairatu zuten injustizia aitortua izan dela azkenean. Nabarmendu nahi dugu langileek euren eskubideen urraketaren aurrean eta gatazka osoan zehar izan duten jarrera borrokalaria, eta zoriondu egin nahi ditugu horregatik, beste behin erakutsi dutelako antolaketa eta borroka direla prekarietatearen aurka jarraitu beharreko bidea.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gipuzkoako esku-hartze sozialean negoziazioari bide eman behar zaiola aldarrikatzeko atera gara kalera

Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko langileek beren aldarrikapenak barnebilduko dituen hitzarmena aldarrikatzeko manifestazioa egin dute Donostian. 10 hilabete pasa dira negoziatzen hasi zirenetik, eta Hedatzen patronalak negoziazioa blokeaturik dauka.

Bizkaiko metalgintzako mahaian FVEMek atea itxi dio plataforma bateratuari, eta eskubide murrizketei eusten die

Patronalak sindikatuek planteatutako hobekuntza guztiak baztertu ditu, eta otsaileko proposamenean jasotako atzerapausoek bere horretan segitzen dute. LABen ustez, plataforma bateratua aurkezteko eskakizuna negoziazioa blokeatzen jarraitzeko aitzakia izan da.

UGTk, CCOOk, eta UGTk Sidenorren egindako akordioa baztertzen dugu

Publiko egindako akordioak ez du KPI ere bermatzen. Dirudienez, bilera batek zenbat eta gehiago iraun, orduan eta hobea da akordioa. Agian, presaka negoziatu beharrean, egungo...