2026-10-26
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaBat egiten dugu Euskal Herrian Euskarazek Iruñean deitutako manifestazioarekin

Bat egiten dugu Euskal Herrian Euskarazek Iruñean deitutako manifestazioarekin

Euskal Herrian Euskarazek larunbaterako, martxoak 24rako, Iruñean deitutako manifestazioarekin egin du bat LABek. “Mugarik gabeko euskara” leloa izango du mobilizazioak, eta autobus geltoki zaharretik irtengo da, 17:30ean.

Sindikatuak ordezkaritza bat bidaliko du manifestaziora. Hain zuzen ere, deialdiarekin bat egin duten beste hainbat eragilerekin batera, ozen aldarrikatuko dugu mugarik gabeko euskara nahi dugula, mugarik gabe euskaraz bizi nahi dugula. Ofizialtasuna eta hizkuntza politika burujabea aldarrikatuko dugu, hitz batean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek CAF gela bertan behera uzteko EHUren erabakia babesten du

Sindikatuak salatu egiten du Eusko Jaurlaritzako sailburuek, eta zehazki Perez-Iglesias sailburuak, eta Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak egin dituzten adierazpenak. Genozidioaren kontura negozioa egitea ez da defendagarria.

Olaberriako Arcelor Mittalen negoziazio esparru propioa errespetatzeko eskatzen diogu zuzendaritzari

Joan den ostiralean, zuzendaritzak negoziazio mahaia hautsi eta hiru egun lehenago azken proposamen gisa landurikoa mahai gainetik kendu zuen. Erabili zuten aitzakia “Olaberriaz kanpoko mahaien presioak eta esku-sartzeak" izan ziren. Dirudienez, Asturiasko lantegiren batean, sindikatuek Olaberriako balizko akordioa erakutsi dute presio neurri gisa.

Nafarroako bulegoetako hitzarmenean patronalaren blokeoa salatzen dugu

Nafarroako bulegoetako hitzarmen sektorialari 2025eko abenduaren 31an amaitu zitzaion iraunaldia. Negoziazio mahaia urte hasieran osatu zen. Geroztik hamaika izan dira patronalarekin izan ditugun bilerak, horietatik gehienak benetako aurrerapenik gabe. Uda aurretik, lau sindikatuok negoziaketan aurrera egiteko asmoz, oinarrizko puntuen proposamen bateratua helazari genion patronalari, honek konkrezioa eskatzen zigun bitartean.