2026-08-23
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaNafarroan hizkuntzen erabilera arautzen duen foru dekretuak ez ditu nafar guztien hizkuntza...

Nafarroan hizkuntzen erabilera arautzen duen foru dekretuak ez ditu nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatuko

Zonifikazioaren legea mantentzea eta Dekretu berrian egindako aldaketen mugak salatu ditu LAB sindikatuak. Administrazioan hizkuntza erabilera arautzeko dekretuak euskararen bigarren mailako hizkuntza egoera egonkortzen jarraitzen du; orain arteko egoerari soluziorik eman gabe eta nafarren hizkuntza eskubideen urraketa betikotuz. LAB sindikatuak hamaikagarrenez moldatu duten Dekretua bertsioz bertsio okerrera egiten ari dela salatu nahi du, euskararen kontrakoen nahietara hurbilduz.

Arazoa ez da Dekretua bera. Arazoa “Vascuencearen Legea” da. LABen ustez, indarrean dagoen lege honek ezartzen dituen mugak gainditu egin behar dira, sakoneko aldaketa eman nahi bada, behintzat. Eta horixe da sindikatuaren iritziz, hain zuzen, arduradun politikoei faltan sumatzen zaiena. Ausardia. Euskararen kontrako jarrera dutenak dira “aldaketaren gobernuaren” jarduna baldintzatzen ari direnak, eta horrek, besteak beste, UPNk utzitako ondareak hor jarraitzea dakar.

Lege horrek inposatzen duen zonifikazioa eta hortik eratorria hiritarren artean finkatzen duen hizkuntza diskriminazio antidemokratikoa lehenbailehen bertan behera uztea ezinbestekoa da, nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatu ahal izateko.

Dekretu hau lehenagotik zuzena ez zen lege bati egokitu behar izan zaio eta argi gelditu da, azkenean Legearen beraren gatibu gelditu dela.

Eleaniztasuna inoiz baino baloratuago dagoen garaiotan, LAB sindikatuaren iritziz ulertezina da hizkuntza eskubideenberdintasunarenaurkahorrelakoegoerakjasanbeharizatea. Euskarak,hizkuntzagutxituaden heinean, babes neurriak behar ditu, bere aldeko diskriminazio positiboa, eta ez bigarren mailako hizkuntza izaerarekin jarraitzeko bideak zabaltzea.

Langileok ere euskararen normalizazioan eragile aktiboak izan behar garela uste dugulako, LABek dekretuaren egikaritze prozesuan zehar etengabeko parte hartzea izan du, gure ustez hasieratik herren zegoen baina hobetu zitekeela uste genuen Dekretuari ekarpenak eginez.

Bide horretan egindako emendakin batzuk kontuan hartu diren arren, ez da inondik inora nahikoa izan eta Uxue Barkos lehendakariak Parlamentuan eginiko agerraldian guri erreferentzia eginez, aipatzen zuen bezala, “oso mugatua” iruditzen zaigu lantzen ari den testua.

Dena dela, LABek bere konpromisoa adierazi nahi du bide honetan sakondu eta nafar guztion hizkuntza eskubideak bermatzeko ahaleginean jarraitzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...