2026-10-03
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaGarbiñe Aranburu : “Eragile ezberdinen artean adostasunak eraiki behar ditugu erabakitzeko eskubidearen...

Garbiñe Aranburu : “Eragile ezberdinen artean adostasunak eraiki behar ditugu erabakitzeko eskubidearen alde”

Katalunian gaurko deituta zegoen greba eta mobilizazioei babesa emateko eta erreferendum egunean pairatutako indarkeria salatzeko elkarretaratzeak egin ditugu Hego Euskal Herriko hirburuean eta zenbait enpresa eta herrietan. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiaren esanetan “igandean gertatu zena oso larria eta gogorra izan zen, estatu kolpe bat eman zitzaion demokraziari”.

Aranbururen aburuz “igandean gertatu zenaren atzean 78ko erregimena dago, 78ko erregimenak inposatzen duen lurralde eredua eta inposatzen duen erebakitzeko eskubidearen ukazioa”. Aste hauetako gertakariek agerian utzi dute PPren jarrera antidemokratikoa, baita PSOE eta Cs en eskutik ere ezinezko dela erabakitzeko eskubidearen aldeko bide adosturik marraztea.

Euskal Herrian ere bada momentua subirautza prozesu bat martxan jartzeko, bada momentua guk ere urrats berriak emateko. Norabide honetan, “herri honetako eragile ezberdinen artean adostasunak eraiki beharko genituzke erabakitzeko eskubidearen mesedetan, eskubide demokratiko horren mesedetan”.

Amaitzeko gertatu dena gertatu ostean oraindik ere aldebikotasunaren defentsa egiten jarraitzeak ez du zentzurik, argi geratu da Estatuarekin ezin dela honelako biderik jorratu. Beraz “gure apustua da erabakitzeko eskubidea benetan defendatzen dugunon artean konfrontazio demokratikoaren alde egin eta hemen ere prozesu bat martxan jartzea” zehaztu du LABeko Idazkari Nagusiak

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...