2026-08-18
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaTxikizioak salatzeko mendi ibilaldiarekin egin dugu bat

Txikizioak salatzeko mendi ibilaldiarekin egin dugu bat

La Via Campesinak munduko kongresua Derion egingo du uztailean. Elikadura burujabetza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza, baina horretarako lurra behar da eta azpiegitura handiek lurra erabat artifizializatzen dute. Hori dela eta, lurraren aldeko zein gizarte mugimenduko hainbat talde, LAB barne, Bergaratik Deriora mendi ibilaldia prestatzen ari gara uztailaren 14tik 16ra, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu", leloarekin. Hala, jarduera honen berri atzo eman genuen, Sabin Etxearen aurrean, Bilbon, EAJren egoitzaren aurrean protesta egiteko hurbildu baiginen, txikizioen erantzuleetako bat den neurrian.

Bost kontinenteetako nekazari mugimenduak elkartuko dira uztailaren 15etik 24ra Derion (Bizkaia), Via Campesinaren Munduko Batzarrean. Koordinakunde horrek hainbat hamarkada darama elikadura burujabetzaren aldeko borrokan, hau da, herriek eta komunitateek beren ongizaterako eta osasunerako beharrezko dituzten elikagaiak ekoizteko eta jateko duten eskubidearen aldeko lanean. Defendatzen duten nekazaritza eredua ekoizpen dibertsifikatuan oinarritutakoa da; komunitatearen beharren neurriko ustiategi txikiz osatua, jatorri naturaleko simaur eta ongarriak erabiltzen dituena, eta ingurunea eta lurraren zikloak errespetatzen dakiena.

Bada, batzarraren testuinguruan, gizarte mugimenduko hainbat taldek Bergaratik Deriora mendi ibilaldi bat egingo dugu, uztailaren 14tik 16ra. Hauxe da ibilaldiaren egitaraua:

Uztailak 14, ostirala / BERGARA-ELORRIO- IZURTZA

-10:00etan. Irteera: Bergarako autobus geltokia
-Bazkaria: Elorrioko gaztetxea.
-19:00etan. Hitzaldia: EKOPOLen txostenaren aurkezpena. David Hoyos. Izurtzako frontoian.
-21:00etan. Afaria.
-22:30ean. Kontzertua: Eneritz Furyak.
-Lo egiteko frontoian.

Uztailak 15, larunbata/: IZURTZA-ZORNOTZA-LARRABETZU

-9:30ean. Irteera: Izurtzako frontoia.
-10:00etan. Andra Mari plaza. Durango.
-Bazkaria: Zubiondo plaza (Parke gorria). Zornotza.
-19:00etan. Solasaldia: “Elikadura burujabetzatik bizitza burujabetzara” eta “EHko azpiegiturek eragindako lurraren artifizializazioa. Anguleri Kultur etxea. Larrabetzu.
-21:00etan. Afaria: Hori bai gaztetxea. Larrabetzu.
-22:30ean. Kontzertua: Gerra zibileko kantuak eta musika. Hori bai gaztetxea.
-Lo egiteko polikiroldegian.

Uztailak 16, igandea: LARRABETZU-DERIO                                    

-10:00etan. Irteera: Askatasunaren Enparantza. Larrabetzu.
-13:00etan. Giza-kate-jira. Derio.
-13:30ean. Amaierako ekitaldia. Derio

 IZEN EMATEA: ahtgelditu@ahtgelditu.org edo 628243066 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Elkartasun bidaia Kubara

LAB sindikatuaren ordezkaritza bat La Habanan izan da Fidel Castro Ruzen jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldietan. Iraultza kubatarraren buru izandakoari buruzko konferentziaren testuinguruan, gure elkartasuna...

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...