2026-02-03
HomeUncategorizedMilaka langilek plazaratutako arazoei heltzeko eskatu diogu Jaurlaritzari

Milaka langilek plazaratutako arazoei heltzeko eskatu diogu Jaurlaritzari

LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok Eusko Jaurlaritzari arduraz joka dezala eskatu diogu, egun hezkuntza publikoan ditugun arazoei hel diezaiela eta jar ditzala mahai gainean egoerari irtenbidea emango dien edukiz beteriko proposamenak.

Atzo unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko eta Haurreskolak Partzuergoko erabateko ordezkaritza dugun sindikatuok deiturik, beste behin ere milaka eta milaka langilek gure hezkuntza sistemak dituen arazo nagusienak mahai gaineratu genituen.

Hego Euskal Herrian hezkuntza inbertsio publikoa sortzen dugun aberastasunarekiko Europako azken muturrean dago. Hezkuntza aurrekontua 2009an baina 162 milioi euro txikiagoa da. Matrikulazio izugarri hazi den epe batean plantilak erabat mugatu dira eta 2.000 lanpostu inguru falta dira gure ikastetxeetan. Horretarako ikasle ratioak %9 igoz.10 langiletik 4 behin-behinekoak dira, sektore batzuetan 10etik 6. Ordezkapenak ez dira egiten edo astebete pasa ondoren egiten dira. Langileen eroste-ahalmena %15 murriztu da. Baja hartzea zigortzen da. Erretiroa errazteko pizgarriak kendu dizkigute. Gure hezkuntza sistema txikitu eta espainiar gobernua eta enpresa eta finantza erakundeen mesedetara jartzen dituzten hezkuntza erreformak inposatzen dizkigute. Euskalduntzea are gehiago mugatzen duten politikak ezartzen ditu jaurlaritzak.

Eta egoera honen aurrean greba deitu eta milaka langile kalera irteten direnean, egoera honi buelta eman behar zaiola aldarrikatzerakoan, gobernuaren erantzuna da esatea gure aldarrikapenak errealitatetik kanpo daudela eta arduragabekeriaz, bide batez, langileen ordezkarien zilegitasuna bera ere kolokan jarriz. Eta benetako eduki eta eztabaidari ez heltzeko, grebaren jarraipenaren inguruko datuen eztabaidara desbideratu nahi du arreta.

Jaurlaritzak emandako datuek inola ere ez datoz bat martxoaren 22an eta atzo grebek izan zuten jarraipen zabal eta ia erabatekoarekin. Baina, gobernuak berak ematen dituen datuak aintzakotzat harturik ere, Hezkuntza Sailak premiaz aurre egin behar dion lehen mailako arazo bat dauka.

LAB, ELA eta steilas sindikatuok Eusko Jaurlaritzari arduraz joka deza eskatzen diogu, egun hezkuntza publikoan ditugun arazoei hel diezaiela eta jar ditzala mahai gainean egoerari irtenbidea emango dien edukiz beteriko proposamenak.

Azkenik gogoratu nahi dugu, larunbat honetarako langile, ikasle, familia eta herritarrak manifestazioetara deituak daudela 12:00etan Donostian (Alderdi Eder-Hernani kalea), Bilbon (Jesusen Bihotza) eta Gasteizen (Bilbo Plaza).

Eta datorren asteartean, maiatzaren 23, egoera honi irtenbidea ematea eskatzeko, beste greba egun bat eta mobilizazioak deituak ditugula.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...