2026-09-08
HomeUncategorizedLa Milagrosako Hezkuntz komunitateak, bere lana bete dezan eskatzen dio Administrazioari

La Milagrosako Hezkuntz komunitateak, bere lana bete dezan eskatzen dio Administrazioari


Aste bat baino gehiago pasatu da Hezkuntza Batzordea bildu zenetik. Bertan adostu zen, titulartasun bat lortzekotan, Minas egoitzan gure hezkuntza proiektuarekin jarraitu ahal izango genukeela. Ordutik, aurrera egiteko saiakera guztiak erantzunik gabe jarraitzen dute, beraz gaur berriro ere Bizkaiko Hezkuntza Lurralde Ordezkariarekin eta Hezkuntza Sailburuordearekin biltzeko hitzordua exijitzen du La Milagrosako Hezkuntza Komunitateak.

Hain zuzen ere, pasa den ostegunean, maiatzaren 4an, La Milagrosako Hezkuntza Komunitateak Bizkaiko Lurralde Delegatuarekin eta Hezkuntza Sailburuordearekin biltzeko hitzordua eskatu zuen. Gaur egun oraindik ez daukagu erantzunik. Lotsagarria da eskuartean daukagun arazoarekin horrelako portaerak ikustea.

Noiz arte izan nahi gaituzte itxaroten? Zenbat ordu eman behar dugu telefonoz deika eta idazkiak egiten beraiekin biltzeko?

Publikoki, Bizkaiko Hezkuntza Lurralde Ordezkariarekin eta Hezkuntza Sailburuordearekin biltzeko hitzordua exijitzen dugu. Bilera honetan Minas eraikinaren baldintzetaz hitz egingo genuke. Gure iritsiz jarrera honen atzean dagoen helburua garbia da: familia eta langileei motibazioa galaraztea eta ezinezko egitea inolako titulartasunik lortzea.

Publifikazioa ukatuta eta titulartasun baten beharra eta eraikina eskeinita, orain Administrazioak ez du bere lana betetzen.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gogor salatzen dugu CCOOren eta UGTren traizioa, Bizkaiko garraioko hitzarmena sinatuta prekaritatea iraunarazi eta langileen eskubideak saldu dituztelako

Joan den ostiralean, lan baldintzak hobetzeko beste aukera bat galdu zen Bizkaiko garraioaren eta logistikaren sektorean. CCOO eta UGT sindikatuek aurrera pausorik ez dakarren hitzarmena sinatu dute berriro, ASETRABI-CEBEK patronalaren aurrean belauniko jarriz eta milaka langileren eskubideak salduz.

Suhiltzaile zerbitzuan Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren koordinazio falta salatzen dugu

Asteburuan zerbitzuko guardia-burua Garberako suhiltzaile-etxeko bere bulegotik kanporatua izan zen.

Hezkuntza publikoa indartzeko ezinbestekoa da baliabidez hornitzea

Hezkuntza Sailaren inprobisazioa, arduragabekeria, noraeza, itxurakeria, erabakiak aldebakarrez hartzea eta 2025eko irakaskuntza publikoan mobilizazio eta greba zikloei bukaera eman zieten akordioak bere osotasunean betetzen ez dituela salatzeko elkarretaratzea egin du LAB sindikatuak.