2025-12-05
HomeZerbitzu PribatuakBankaBBVAk zentsuratu egin du Maiatzaren Lehenerako argitaratu dugun agiria

BBVAk zentsuratu egin du Maiatzaren Lehenerako argitaratu dugun agiria

BBVAko Lan Harremanen zuzendaritzak uko egin dio LABek argitaratutako Maiatzaren Leheneko agiria banatzeari intraneteko e-postaren bidez, BBVAko LAB Sail sindikalari zentsura ezarriz. LAB sindikatuak salatu egiten du adierazpen askatasunaren aurkako eraso hau, bankuak berak ezartzen dituen irizpide murriztaile eta subjektiboak bidegabeak direlako eta pentsamentua eta adierazpen askatasunaren kontrakoak.

Hau da gertatutakoa: BBVAn akordio bat dago indarrean, 2014an adostua, funzio sindikalaren jarduera arautzeko. Akordio horretan Intranetaren erabilera arautzen da , eta sindikatuetako agiriak langile guztiei e- postaren bidez bidaltzeko sistema bat ezartzen da. Bertan, literalki, zera esaten da agirien informazioei buruz: “Transmititu beharreko informazioak zorrozki lanekoa den edukia izan beharko du eta zuzenean langileen legezko ordezkaritzari lotutako funtzioekin harreman zuzena duena”.

BBVAko LAB Sail sindikalak sindikatuak argitaratutako agiri orokorra bidali zuen apirilaren 25ean intraneten dagoen orriaren bidez langile orori bidaltzeko. Bankuak aurrez ikuskatzen ditu bidalitako agiriak. Maiatzaren Leheneko manifestazioetara deitzeko LABen agiriak euskal estatua eta burujabetza osoa aldaketa sozialerako eskatzen ditu.

Hori lan-arloko informazioa ez dela argudiatuz, bankuak apirilaren 27an LABeko Sail sindikalari jakinerazten dio ez duela agiria bidaliko. LABen sail sindikalak zentsura dela erantzuten dio bankuari, eta eurak ez direla nor zer den lan-arloko interesekoa esateko. Langileok eurek esan behar dute zer den ala ez den irakurtzeko interesgarria euren buruaren jabe direlako.

Berriro esango dugu, argi ta ozen. Guretzat, aldaketa soziala eta burujabetza lotuta daude. Hortan, adibidez, Euskal Herriko lan-harremanetako esparrua eta Euskal Herriko bankako hitzarmen kolektiboa doaz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...

Eusko Jaurlaritza: bermatu beharrezko finantzaketa unibertsitate publikoari! Legebiltzarreko alderdi politikoak: irmo defendatu EHU!

Gaurko lanuzte eta elkarretaratzea aste honetan EHUko campusetan garatutako mobilizazioetako laugarrena da, eta jarraipena ematen dio beharrezko finantzaketa lortzeko aldarrikapenari. Izan ere, Eusko Legebiltzarrean 2026ko...

Nafarroako langileriaren lan eta bizi baldintzak: bi nafarretik batek prekarietate egoeran bizitzen jarraitzen du

Nafarroan batez besteko soldata igo da azken urtean, baina desberdintasun sozial zein pobrezia egoerak handitzen ari dira. Hortaz, sortzen den aberastasuna gero eta modu...