2026-10-18
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaGizarte zerbitzuak hobetzeko langile gehiago behar direla aldarrikatu dugu Nafarroako Gobernuaren aurrean

Gizarte zerbitzuak hobetzeko langile gehiago behar direla aldarrikatu dugu Nafarroako Gobernuaren aurrean

LAB sindikatuak deituta, zerbitzu sozialetako langileek elkarretaratze bat gauzatu dute Iruñean, langile ratioa ezartzen duen foru dekretuaren aldaketa exijitzeko, "Zaintza zaindu" leloarekin. Hala, gizarte zerbitzuen ratioak hobetzeko aldarria kalera atera dugu berriro, gizarte zerbitzuetan profesionalen eta zaindu edo artatu beharreko pertsonen artean dauden proportzioak direla-eta zerbitzua kalitatez emateko zailtasunak nabarmenak direlako. 

Gizarte zerbitzuetan jarduten diren langileek, pasa den urtean Geroa Bairen Gobernuak hartutako konpromisoak ez dituela bete salatu dute gaurko elkarretaratzean.

Hain zuzen ere, duela urtebete 2016ko apirilaren 5ean Miguel Laparrak, Lehendakariordea eta Gizarte Politikako Kontseilariak, sektoreko langileekin eta Parlamentu beraren aurrean, gizarte zerbitzuen esparru ezberdinetan langileen ratioa ezarri egiten duen dekretu forala aldatzeko konpromisoa hartu zuen.

Hiru hilabetetan talde tekniko batek gaur egungo egoera zehaztuko zuen informe bat egitea eta hau langileen ordezkariekin zein erabiltzaileen senideekin eztabaidatua izango zela, izan zirelarik hartutako konpromisoak. Dinamika parte-hartzaile hau oinarritzat hartuta dekretua aldatuko zen, oraingo honek, askotan salatu duten bezala, baldintza duinik, lan karga onargarririk eta erabiltzaileentzat kalitatezko zerbitzurik bermatzen ez baitu.

Konpromiso hauek, LABek bi urteetan zehar egindako lanaren ondorioz lortu ziren; zerbitzuen arduradunekin bilerak, talde parlamentarien aurreko agerraldiak, mobilizazio ezberdinak eta arrakasta handiko sinadura bilketa.

Zenbait hilabete zain egon ostean, informearen inguruko albisterik ez dutela salatu dute. Gainera, atzerapenaren azalpenak emateko langile ordezkariekin, erabiltzaile eta familiarrekin ez dute bilerarik deitu. Premia bereziak dituzten pertsonei (AFAZ, pertsona helduentzakoak, adin txikikoentzat, indarkeria matxista jasandako pertsonentzat…) eskaintzen zaien zerbitzuen lizitazio berrietan, hobekuntzak egiteko konpromisoa hartu zuten (ratioa zein profil profesionalak handituz, lanaldi bakoitzaren gutxiengo langile kopuruak zehaztuz, ordezkapenak ziurtatuz…). Honetan ere kale egin digute.

Ikusirik, Geroa Bairen gobernuak, honetan behintzat, UPNren gobernuaren antza handia duela, lan baldintzak, lan karga zein gizarte politika eremuan eskaintzen diren kalitatezko zerbitzuak lortze aldera, salaketa eta mobilizazio dinamika berrartzera derrigortuak ikusten direla diote. Hau guztia dela eta, langile gehiago, eta ondorioz, kalitatezko gizarte zerbitzuak bermatzen duen dekretu foral berri baten alde mobilizatzeko deia luzatzen dute. Egunez egun arazoa pairatzen duten erabiltzaile, langile zein senideek eztabaida parte-hartzailea irekiz. Gizartearen beharrei erantzungo duen ratio dekretu berri bat lortzeko helburuz.

Iaz, “Zaintza zaindu. Langile gehiago, zerbitzu hobea" kanpainaren barruan, LABek milaka sinadura erregistratu zituen Gasteizko Parlamentuan zein Nafarroako Gobernuan; azken honetan, hamaika milatik gora. Nafarroako Gobernuaren egoitzara bertaratu gara gaur berriro, langile gehiago eskatzeko, kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzagun dei egiten diegu euskal langileei

Euskal Herritik Euskal Herrirako greba orokorra izango da, bertako patronalei eta instituzioei pobretzearen eta errentismoaren kontrako neurriak eskatzeko.

Testak kaltetutako familiek iragarri dute euren etxebizitzetan geratuko direla kontratuak amaitzerakoan

LABek eta Testako maizterrek deitutako manifestazioak 2.000 lagun baino gehiago elkartu ditu, alokairu kontratuen amaieragatik mehatxatuta dauden 500 familia baino gehiagorentzat konponbidea eskatzeko. LABek...

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileek urriaren 21ean, benetako negoziazioa eskatzeko

Urriaren 7ko asanbladan, 400 langile baino gehiagoren babesarekin eta aho batez, plantilla osoak mobilizazioetan beste urrats bat ematea erabaki zuen. Horregatik, urriaren 21ean hiru...