2026-09-22
HomeEkintza SindikalaEtxeko langileen sail sindikalak 2023-2024 ikasturtean eman beharreko urratsak zehaztu ditu asanbladan

Etxeko langileen sail sindikalak 2023-2024 ikasturtean eman beharreko urratsak zehaztu ditu asanbladan

Larunbatean, irailak 9, LABeko etxeko langileen sail sindikalak hileko asanblada egin zuen, hasi berri dugun ikasturtean jorratu beharrekoak elkarrekin prestatzeko.

Oraingo honetan, helburu nagusia izan da kolektiboki adostea azaroaren 30ean egingo den Greba Feminista Orokorreko parte-hartzea eta errepresentazioa; izan ere, “ikusezin izateari uzteko borrokan jarraitzeko” hautua egin dugu. Halaber, zera nabarmenduko dugu: guk, zaintzen dugunok, zainduak izateko eskubidea daukagula.

Jende asko eta askotarikoa bertaratu zen deialdira, eta guztion parte-hartzea izan da aberasgarria. Hitzarmena orain! Etxeko langileak borrokan!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Garbiñe Aranburu: “Etxebizitza prekarizazio iturri nagusietako bat bihurtu da”

LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak elkarrizketa egin du gaur goizean Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan.

Gora Garbitzaileak kolektiboa Bizkaiko garbiketako hitzarmenaren egoera salatzeko bueltatu da

CEBEK seinalatu dute blokeoaren arduradunetako bat bezala. Ekintzaileak garabi batera igo dira eta Bizkaiko patronalaren bulegoen aurrean, sirena hotsen bitartez, benetan negoziatzeko eskatu dute.

Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazioa blokeo-arriskuan dagoela salatu dugu

Mobilizazioa egin dugu Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazio mahaiaren zazpigarren bileraren aurretik. Orain arte, patronalak ez duela ekiparazioaren eta ratioen...