2026-01-31
HomeEkintza Soziala'Su txikien itsasoa', trantsizio ekosoziala elkarlanean jorratzeko

‘Su txikien itsasoa’, trantsizio ekosoziala elkarlanean jorratzeko

Trantsizio ekosozialaren bidean, irailaren 30ean Ozaetako GaraiON Sorgingunean egingo diren topaketak aurkeztu ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, beste hainbat eragilerekin batera.

Su txikien Itsasoa deituriko ekimena aurkezteko elkartu gara gaur hainbat eragile. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta elkarlan eta konfluentzia espazio gisa jaio zen eta egun ditugun erronkei erantzuteko ere, eragile ezberdinen arteko aliantzen garrantziaz sinetsita gaude. Horregatik jarri dugu martxan Su Txikien Itsasoa ekimena, trantsizio ekosoziala elkarrekin pentsatzeko.

Asko gara Euskal Herrian borrokan gabiltzanak, krisi ekologikoari, pobretzeari, eskubide sozialen galerari… aurre egiteko, eta feminismotik, ekologismotik, langileen eskubideak eta bizi baldintzak erdigunean jarriz, gerraren aurka eginez, bizitza bizigarrien alde eta abar luze bat, denon artean eraikitako eta denontzako trantsizio ekosozial justu bat eraikitzeko. Ekimen honen helburua guztion arteko harremanak estutzea, sinergiak sortzea eta partekatzen ditugun zoru komun eta erronken inguruan aritzea da

Su Txikien Itsasoa ekimenak Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalen zein herri mugimenduen arteko topaketa-jardunaldi bat antolatzea proposatzen du. Zertarako? Trantsizio ekosozial justurako ardatz nagusiak eta funtsezko aldarrikapenak zeintzuk diren eztabaidatu eta zoru komuna adosteko, eta horren alde modu ahalik eta koordiantuenean eta jarraituenean egiteko agenda sozial partekatuaz aritzeko. Behar-beharrezkoa deritzogu gure arteko zoru komuna eraikitzeari, eta ekimen honek ekarpena egin nahi dio helburu horri.

Jardunaldi-topaketa irailaren 30ean egingo dugu Ozaetako GaraiON Sorgingunean, beraz data gorde, izena eman eta bertaratzera gonbidatu nahi ditugu eragile sozial, sindikal eta herri mugimendu ezberdinak eta hauen parte diren kideak.

Gainera, eztabaida prozesuan eraikitze aldera ā€œhitz egin eta entzunā€ logikan oinarrituta egiten ari garen prozesuan parte hartzeko gonbita ere luzatu nahi dugu. Honen helburua eztabaidaren oinarria ahalik eta eragile gehienen artean eraikitzea da, bakoitzak ditugun egitasmo, kezka eta lan ildoetatik. Horrela, irailaren 30ean jakintza eta esperientzia horiek konpartitu, eta trantsizio ekosoziala eraikitzeko funtsezko bezala jotzen ditugun ardatzak sakondu nahi ditugu.

Hori da gaur Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartatik aurkeztu eta zabaldu dugun egitasmoa, Euskal Herriko eragile sozial, herri mugimendu, sindikatu edota militante sozialei irekia. Berriro diogu, sinetsita gaude su txikien itsasoa piztu behar dugula, trantsizio ekosoziala elkarrekin pentsatu, eta horren eraikuntzan elkarrekin ekiteko. Irailaren 30ean ikusiko dugu elkar!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...