2026-09-19
HomeEkintza SindikalaGora Garbitzaileak kolektiboko kideek eserialdia egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren atarian, Osakidetzako...

Gora Garbitzaileak kolektiboko kideek eserialdia egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren atarian, Osakidetzako garbitzaileei elkartasuna adierazteko

Gaur, ekainak 8, sektore ezberdinetako langilez osatutako Gora Garbitzaileak kolektiboko hainbat kidek eserialdia egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren atarian, Osakidetzako garbiketa-zerbitzuko lankideei elkartasuna adierazteko.

Osakidetzako garbiketa-zerbitzuko lankideak borroka luzea egiten ari dira beren lan-baldintzen alde, eta honezkero bi hilabete baino gehiago daramate greban. Alde batetik, enpresa esleipendunek jarrera itxiarekin jarraitzen dute eta ez dute beren irabazien zati txiki bat ere partekatu nahi. Eta, bestalde, bezeroak, Osakidetzak, beste alde batera begiratzen du, eskuak garbitzen ditu eta langileei ez die jaramonik egiten, erabateko begirune falta erakutsiz.

Hori dela eta, Osakidetzako zuzendaritzaren erantzunik eza eta inplikaziorik eza ikusita, Gora Garbitzaileak ekimenak berriro ere elkartasuna adierazi die greban dauden lankideei, eta, ildo horretan, eserialdia egin du Eusko Legebiltzarreko sarreran, gobernu-taldearen eta, bereziki, Osakidetzako arduradun nagusiaren, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren, arreta erakartzeko.

Hala ere, ordezkari publikoek langileei jaramon egin eta euren aldarriak entzun beharrean, polizia autonomikoak indarrez atera ditu.

Gora Garbitzaileak LAB sindikatuak babestutako dinamika bat da, langile klase osora zabaldu nahi dituena ekintza sindikala tresna eta praktika bezala eta garaipenen konkista.

Era berean, kolektiboak ohartarazi nahi du langile klasearen kontura onura bakarrik bilatzen duten enpresen gainetik; herritarren arazoak konpontzeko gai ez diren agintari arduragabeen gainetik; eta kasko eta borren gainetik, beren lan baldintzak duintzeko borrokan ari den langile guztiei elkartasuna zabaltzen jarraituko duela.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.