2026-06-08
HomeIndustriaMetalgintzaGreba mugagabeari ekin diote Correako langileek, deslokalizazio arriskuaren aurrean

Greba mugagabeari ekin diote Correako langileek, deslokalizazio arriskuaren aurrean

Nicolas Correa enpresak (Correa Anayak) Itziarko lantokiko lan-baldintzen funtsezko aldaketa bat aurrera eramatea erabaki du, langile guztiak Burgoseko lantokira bidaltzea. Erabaki honek Itziarko langile guztiei eragiten die; 58 langileri, hain zuzen ere. Kontsulta-aldia gaur hasi da, hurrengo 15 egunetan garatuko da eta azken erabakia otsailaren 7an hartuko dute.

Gure ustez, mugimendu honen atzean erabaki politiko bat dago; Burgoseko Administrazioko Kontseiluan hartutako erabaki politikoa, hain zuzen. Horren ondorioz, lantoki bat itxi, 58 lanpostu suntsitu eta ekoizpen-prozesua Euskal Herritik aterako dute.

Hori dela eta, gaurtik aurrera, enpresako langileek greba mugagabeari hasiera emango diote. Honekin batera, hainbat bilera egingo dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin.

Hauek dira hurrengo egunetako deialdiak:

-Urtarrilak 24, 12:30ean, elkarretaratzea Donostiako Gipuzkoa plazan.
-Urtarrilak 25, 12:00etan, prentsaurrekoa Itziarko poligonoan, Nicolas Correa enpresa kanpoaldean.
-Urtarrilak 26, 12:00etan, elkarretaratzea Gasteizen, Lakuan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sinatu Kubaren alde

Kubarekin elkartasunez, mundu mailako kanpaina internazionalista abiatu du Munduko Federazio Sindikalak, ahalik eta sinadura gehien lortzeko asmoz. https://firmoporcuba.com/ estekaren bidez eman daiteke atxikipena. LAB parte...

Borroka bat irabazi dugu, orain Tubos Reunidosen etorkizun industriala defendatzea dagokigu

Ekainaren 1ean Konkurtso Administrazioarekin izandako bilerak ondorio argi bat utzi du LABentzat: plantillak arrazoia zuen. EEEa, altzairutegiaren itxiera eta logistika kanporatzea bertan behera uzteko erabakiak...

Eusko Jaurlaritzak Haurreskolak Partzuergoko hitzarmena bahituta duela salatu du LAB sindikatuak

Haurreskolak Partzuergoko lan hitzarmena argitaratu gabe jarraitzen du sinatu eta 16 hilabeteren ostean. Lan hitzarmenaren argitalpena eta sinatutako guztia berehala betetzea exijitzen du LABek. Hamasei...