2026-10-08
HomeNafarroako GobernuaNafarroako Aldaketaren Gobernuaren lehen urtearen balantzea ezin da ontzat eman

Nafarroako Aldaketaren Gobernuaren lehen urtearen balantzea ezin da ontzat eman


Politika Sozialeko arduradun Bea Martxuetak eta Nafarroako bozeramaile Igor Arroyok Aldaketaren Gobernuaren lehen urteaz LABek egiten duen balantzea ezagutzera eman dute. Erregimenak 30 urtez ezarritako politikak aldatzeak denbora eskatzen duela aitortuta ere, LABen ustez Aldaketaren Gobernuaren lehen urtearen balantzea ezin da ontzat eman.

Arlo politiko, sozial, kultural eta sindikalean egondako aurrerapausu demokratizatzaileak dira aipagarrienak: apartheid politiko, sozial, sindikal eta kulturalaren amaiera; euskal kulturaren errespetua, Euskal Herriko gainontzeko lurraldeekiko harremanen normalizazioa; 36ko biktimen nahiz Estatuko biktimen aitortza (puntu honetan beharrezkoa litzateke jarrera aktiboagoa nafar presoen sakabanaketaren aurka); abortorako eskubidea osasun sistema publikoa; hainbat pribilegioen ezabaketa, esaterako Opus Deiko unibertsiateko langilen aseguru mediko pribatuaren ordainketa diru publikoarekin (halere deribazioetarako hitzarmena mantendu egiten da)

Halere, eskubide demokratikoen urraketak dirau bi arlotan. Alde batetik, VW bezalako enpresa handietan diskriminazioa mantentzen da: UGT eta CCOOeko afiliatuak besterik ez dira kontratatzen, gehienak gizonak. Beste alde batetik, Vascuenceren Legeak ezarritako eta gerora UPNren Dekretuak areagotutako hizkuntza eskubideen urraketa mantentzen da; Gobernua lobby euskarofoboen aurrean jarrera epela erakusten ari da.

Politika sozialetan ere nolabaiteko bultzada aitortu beharra dago, nahiz eta populazioaren beharrak asetzeko ez nahikoa den. Bermatutako errentari dagokionez, argi-itzalak ditu Gobernuak aurkeztutako egitasmoak: inbretsio handiagoa eta hobekuntzak adingabekoak dituzten familientzat, murrizketak familiarik ez dutenentzat.

Politika ekonomiko eta laboralari dagokionez, berriz, ez da aldaketa esanguratsurik eman. Plan Moderna zenarekiko kontrol publikoa berreskuratu bada ere, RIS3 berrian planteatutako garapen ereduak Europar Batzordeko irizpide konpetitiboak jarraitzen ditu. Bestalde, Gobernua sostengatzen duen lau indar politikoek ez dute aurrekoek ezarritako politika fiskala behar bezala zuzendu eta ondorioz ez dago diru nahikorik politika publikoen garapenerako. Azkenik, lan harremanetarako eredu berri baten eztabaida lideratzeko eskariari entzungor egin dio Gobernuak eta Elkarrizketa Sozialaren Kontseilua mantendu du ordezkaritza sindikalaren %49arekin (UGT eta CCOO).

Administrazioari dagokionez, ez aurrera ez atzera dago, paralisi batean murgilduta: ez da martxan jarri administrazioaren erreforma demokratikoa eta burokraziaren murrizketa; negoziazio kolektiboan, sindikatuok geure proposamenak aurkeztu eta 10 hilabetera ez da martxan jarri negoziazio egutegirik; ez dago inbertsio esanguratsurik pertsonalean ez eta azpiegituretan ere; LPEak ez dira negoziatuak izan eta ez nahikoak dira.

Gauzak horrela, aldaketa prozesua geldialdi batean dago eta Akordio Programatikoa sinatu duten alderdiek berau berraktibatzeko neurriak hartu beharko lituzkete: legegintzaldiaren bigarren urtea klabea da aldaketa langileen bizi baldintzetan nabaritu dadin.

Eragile sozialek ere badugu gure ardura, aldaketa sozialaren alde ekin behar dugu orokorrean nahiz arloz arlo.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Postako langileak kalera atera dira zerbitzu publikoaren eta beren eskubideen defentsan

Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Honako neurri hauek eskatu dituzte, hemen erabaki nahi dituztelako beren lan-baldintzak: - Posta Zerbitzu Unibertsalaren finantzaketa indartzea kalitatezko...

EAEko udal sektoreko greba eguna arrakastatsua izan da eta langileek argi eta garbi adierazi diote EUDELi negoziazioaren blokeoa ez dutela onartuko

Bizkaiko eta Gipuzkoako zonalde askotan greba jarraipena zabala izaten ari da, hainbat udaleta udal zerbitzu itxi direlarik. LABek eta ELAk argi adierazi nahi diegu Eudeleko mahaia osatzen duten alderdiei Udalhitzen negoziazioaren blokeoa ez dugula onartzen eta aurrera pausuak emateko garaia dela.

LABek Euskal Herrian azaroaren 11rako greba orokorra deitzea proposatuko dio bihar bere Nazio Biltzarrari

Eragile sindikal eta sozialekin deialdi bateratuaren alde egindako lanaren ondorioz eta Espainiako Estatuko Maizterren Konfederazioarekin harremanetan egon eta gero, azaroaren 11n etxebizitza eskubidearen eta soldata duinen aldeko greba orokorra antolatzeko erabakia proposatuko dio LABek bere Nazio Biltzarrari bihar arratsaldean.