2026-11-23
HomeEkintza SindikalaAPNABI elkarteko langileek lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte

APNABI elkarteko langileek lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte

APNABI irabazi-asmorik gabeko elkartea da, Bizkaian autismoa duten pertsonei laguntza emateaz arduratzen da, eta ematen diren zerbitzu gehienak Bizkaiko Foru Aldunditik (BFA) datorren diru publikoarekin finantzatzen dira. 350 langile ditu eta LABekoak dira enpresa-batzordeko ordezkari guztiak.

Mila egun baino gehiago daramatzate lan hitzarmenik gabe, eta denbora horretan langileak ikusten ari dira nola ari den larriagotzen euren egoera ekonomikoa, hilabete amaierara iritsi ezin izateraino.

Azaroaren 21an eta 22an lanuzte eta mobilizazioak egin zituzten hitzarmen duina eskatzeko eta beste horrenbeste egin dute gaur, azaroaren 23an.

Hain zuzen ere, manifestazioa egin dute Bilbon, Jesusen Bihotzetik hasita, elkartearen egoitza nagusiraino, “APNABIk pobretu egiten gaitu, Aldundia konplizea” leloarekin.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako EPEan 6.150 akats larri atzeman ditu LABek

LABek Osakidetzako zuzendaritzari eman dio akatsen berri, eta galderak kentzeko eskatu zion, baina egoerak, konpontzetik urrun, okerrera egin du: EPEaren 3. fasean akats larriak dituzten galderen proportzioa ia zazpi ehuneko handitu da.

Teknikarien sektorean langile borrokaren bidez lortu dugu patronala mugiarazi eta negoziazioa ahalbidetzea

Ikuskizunen eta ekitaldien sektorean 26 eta 27rako aurreikusita zegoen greba bertan behera geratu da gaur; izan ere, behin eta berriro negoziazioak geldiarazten edo oztopatzen ahalegindu den patronala mahaian eser dadin eta teknikarien lan-baldintzei buruz negozia dezan lortu dute langileek beren mobilizazioekin eta presioarekin.

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.