2026-08-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzak garbiketa, sukalde eta mantenu-zerbitzuko langileak baztertu ditu bere azken kanpainan

Osakidetzak garbiketa, sukalde eta mantenu-zerbitzuko langileak baztertu ditu bere azken kanpainan

“Talderik onena, Geurea. Zure osasuna esku onetan”. Hauxe da Osakidetzaren azken kanpainaren leloa. Euskarri grafikoetan kategoria ezberdinetako 9 langile agertzen dira, baina batere ez garbiketa, sukalde edo mantentze-lanetako zerbitzuetatik, besteak beste. Ez da kasualitate hutsa, kategoria hauek abiadura handian pribatizatuak izaten ari direnak baitira.

Osakidetza ezin da “taldeaz” aritu eta osasun arretarako nahitaezkoa den kolektibo oso bat desagerrarazi. Argi dago honen atzean dagoena kategoria hauek “ikusezin” bihurtzea baino ez dela, honako lanak ahalik eta errazen pribatizatzeko asmoz.

Kanpaina diskriminatzaile hau kritikatzeko helburuarekin, Osakidetzaren kartelaren antza daukan beste bat egin du LABek, baina kasu honetan “ahaztutako” kategoriekin eta Zuzendaritzen pribatizazio politika kritikatuz.

Osakidetza ez da kortijo bat, ezta Batzokia ere. Bere zuzendaritzak ezin du plantillaren talde oso bat mespretxatu, langile hauek ere, egunero, eurenak eta bi egiten dituztenean EAJren murrizteko eta pribatizatzeko politiken aurrean, herritarroi ahalik eta osasun arretarik onena eman ahal izateko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...