2026-03-17
HomeIndustriaMetalgintzaJaurlaritzak arduragabekeriaz jokatu du Arcelor Mittalen itxiera saiakeran

Jaurlaritzak arduragabekeriaz jokatu du Arcelor Mittalen itxiera saiakeran


LABek kezkaz hartzen ditu Eusko Jaurlaritzak Arcelor Mittalen itxiera saiakeraren inguruan hartutako azken erabakiak, eta arduragabekeriaz jokatzea egozten diogu. Zehazki, Zumarragako lantokia ixtearen mehatxuaren aurrean Arcelor Zumarragako Enpresa Batzordearekin izandako harremanetan, lantokiaren itxieraren aurrean, itxiera ez onartzeko jarrera adostu genuen. Eusko Jaurlaritzak publikoki adostasun horren berri eman zuen.

Eusko Jaurlaritzak idatziz osatutako eta aurkeztutako proposamenean, ordea, lantegia martxan jartzea lehen aukera moduan agertzen zen, eta hala posible ez balitz, Arcelor Mittalek instalazioak uzteko aukera aipatzen zen, jarduera geldituz.

LABentzat, bigarren aukera hori ez da onargarria, Arcelor Mittalek Zumarragako lantegia martxan jartzea izan behar delako egin beharreko aldarrikapen bakarra. Bigarren aukera hori jasotzea, langileek eskatutakoaren kontrakoa da. Hala adierazi genion Jaurlaritzari, eta aukera hori ezabatzea eskatu genuen, bai LABen izenean eta baita beranduago Enpresa Batzordean hala adostuta.

Jaurlaritzak entzungor egin du, erantzunik eman gabe, eta Enpresa Batzordeari jakinarazi gabe, bere horretan aurkeztu dio proposamena Arcelor Mittalli.

Publikoki jakinarazi nahi dugu ez gaudela ados Arcelor Mittali aurkeztutako proposamenarekin, eta bileretan zuzenean egiten ari garen moduan behingoz Zumarragarako beharrezkoak liratekeen inbertsioak jasoko lituzken bideragarritasun plan bat aurkezteko exijitzen diogu Arcelor Mittali.

Bide horretan LAB elkarlanerako prest egongo da orain artean egon garen bezala. Horretarako, hasieratik itxiera ez onartzeko hitzari eusteko eskatzen diogu Jaurlaritzari: Enpresa Batzordeak egindako eskaera zehatzei erantzun eta Zumarragako lantokiaren etorkizuna bermatzeko konpromiso zehatzak hartzeko deia egiten diogu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...

Goizean zehar grebaren jarraipen zabala zerbitzu publikoetara, hezkuntzara eta beste sektoreetara hedatu da

Martxoaren 17ko Greba Orokorra aurrera doa Hego Euskal Herri osoan; piketeek euren lanarekin jarraitzen dute. eta manifestazio nagusietara abiatzeko lehen zutabeak osatzen ari dira...

Greba Orokorra jarraipen zabala izaten ari da lehen orduetan

Martxoaren 17ko greba orokorra hasi da Hego Euskal Herri osoan; jarduera ohiko astegun batekoa baino askoz baxuagoa da, eta trafikoaren dentsitatea jaitsi da. Lantoki askotan...