2026-08-13
HomeEkintza SozialaLangabeziak gora egin du, batez ere emakume eta gazteen artean

Langabeziak gora egin du, batez ere emakume eta gazteen artean

Gabonetako kanpainaren amaierak langabeziaren gorakada handia sortarazi du. Hego Euskal Herrian, urtarrila amaieran erregistratutako langabezia 199.905 pertsonetakoa zen, aurreko hilabetean baino 6.745 langabe gehiago. Hala ere, langabeziaren hazkundea ez da berdina izan gizon eta emakumeontzat. Langabe berri gehienak emakumezkoak dira (5.266).

Normalean urtarrila ez da enpleguarentzat hilabete hona izaten. Aurten, langabeziaren %3,5ko gorakadarekin hasten dugu urtea. Edozein kasutan, nabarmendu beharrekoa da gorakada hau bereziki gogorra izan da 25 urtetik beherako gazteen artean, abendukoarekiko %6,3ko igoerarekin.

Hilabeteak daramatzagu salatzen suspertze ekonomikoa eta irabazien tasa berriz osatzeak ez dakartela kalitatezko enplegurik. Eta orain enplegu prekarioa nolako erraztasunarekin aienatzen den konprobatzen dugu, batez ere urtaroko kanpainei lotuta dagoenean.

Patronala bere abantailazko posizioa baliatzen ari da esplotazio eredu gubidagabea inposatzeko, gero eta oinarrituagoa dagoena behartutako aldibaterakotasunean eta prekarietatean.
Gainera, badago prekarietatea dakarren beste faktore garrantzitsu bat: soldatak. Lan erreformek eta negoziazio kolektiboaren aurkako erasoek are gehiago ahuldu dute langileen indar korrelazioa enpresarioekiko. Modu honetan, PPren gobernuak soldaten beherakada prozesu zorrotza inposatu du, gehiengo sozialaren bizi-baldintzetan eragin negatiboa duena, suspertze ekonomikoa arriskuan jarriz eta Gizarte Segurantzaren gero eta defizit handiagoaren kausetako bat izanik.

Azkenik, itzelezko langabezia estrukturala eta iraupen luzekoa ditugu. Fenomeno honek hartu duen dimentsioa oso arazo larria bihurtu da, batez ere euren prestazioak agortu dituztenentzat.
Honekin lotuta, gogoratu behar da iazko abenduan 78.652 pertsona zeudela langabeziagatiko prestazioren bat jasotzen zutenak, baina hauetatik 62.115 soilik dira enplegu zerbitzu publikoek langabetutzat jotzen dituztenak. Hortaz, ikuspegi zorrotz batetik, langabeziagatiko babes sistemaren benetako estaldura tasa %32,2koa da.

Honek esan nahi du langabezian dagoen hiru lagunetatik bik ez dutela langabeziagatiko prestaziorik jasotzen. Eta honi gehitu behar zaio Eusko Jaurlaritzak ez duela agindutakoa bete, hau da, Lanbideko bulego batzutan goizeko seiretatik hasita sortzen diren iladak desagertaraztea, askotan Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren hilabeteetako atzerapenak erreklamatzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...