2026-09-28
HomeIrakaskuntzaSukalde eta garbitzaileakEAEko Hezkuntza Saileko sukaldari eta garbitzaileek pairatzen duten diskriminazioa salagarria da

EAEko Hezkuntza Saileko sukaldari eta garbitzaileek pairatzen duten diskriminazioa salagarria da

Akats informatiko baten ondorioz ez zaie 2016ko ekaineko aparteko paga aurreratu. Bakantedun hainbat sukaldari eta garbitzaileri gertatutako egoera honen berri izandakoan, LABek langileen eskutik jasotako informazioarekin Nomimen Zerbitzura jo du eta honek hainbat arazo ematen ari den aplikazio informatikoaren gainean jarri du ardura.

Aurreko maiatzean gertatutako Nomina Zerbitzuaren pribatizazioaren beste ondorio bat da honako hau eta gertatutako akatsak ezin dira, orain arte bezala, zerbitzu horretatik bertatik konpondu. Berriro ere, EIZU programa informatikoak emandako huts batek Sukaldari eta Garbitzaileen Langileen Kolektiboa bere aparteko pagar aurreratu gabe utzi du, 2012tik egiten zen bezala.

Huts honen konpoketak denbora bat emango du, hala ere, badirudi otsailean zehar egin diotela ordainketa honi 169 langileri “ofizioz”.

Beste behin ere prekarietate handien eta soldata txikien jasotzen duten langileak dira emandako pribatizazioen biktima, honek suposatzen duen Eusko Jaurlaritzako beste langileekiko diskriminazioarekin batera.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ez dugu sinatu Gipuzkoako enpresa transitarioen sektoreko hitzarmena

LAB Sindikatuak ez du Gipuzkoako Enpresa Transitarioen sektoreko hitzarmena sinatu ATEIAk, sektoreko patronalak, egin duen azken eskaintzak ez dielako sektoreko langileek dauzkaten behar errealei erantzuten. Pasa den hitzarmenaren iraunaldia amaitu baino lehen, gure komunitatearekin batera saretze lana egin eta lanketa berezia burutu genuen sektoreak zeuzkan egiazko beharrak identifikatu eta aldarrikapen plataforma integrala egiteko. Hala, hitzarmen berria negoziatzeari ekitean, 16 puntuz osatutako plataforma aurkeztu genion ATEIAri. Ordea, patronalak entzungor egin die aldarrikapen guzti horiei eta iraunaldian, soldata-taulen gaineko soldata igoeretan eta lanaldi murrizketan baino ez du fokua jarri. Itxura batez akordio ona dirudienak, baina, mamia falta du. Izan ere, langileen ehuneko handi batek soldata taulen gaindiko soldatak dauzka aspaldi eta akordioak aurreikusten dituen soldata igoerek ez dute langileen ehuneko handi horrengan eraginik, izan ere, hitzarmenak ez du soldata errealen gaineko soldata igoerarik aurreikusten. Gainera, hitzarmenak hainbeste lan-kategoria edukita, horietako bakoitzaren funtzioen definizioen arteko aldea oso txikia da, ondorioz, maiz egin behar izaten ditu langileak haren lan-kategoriari ez dagozkion funtzioak. Hori konpontzeko, barne promozio automatikoak arautu izan ditugu iraganean, oraingoan, ordea, patronalak ez dio arazo horri konponbiderik eman nahi izan. Hori gutxi ez eta, gainera, zenbat eta denbora gehiago pasa, orduan eta zaharragoa da bertan lan egiten duen langilearen profila. Horri konponbidea eman eta sektorea gaztetzeko, errelebo kontratuak derrigor egitea arautu nahi genuen, baina, beste behin, ATEIAK ez du ezer konpondu nahi izan. Horregatik guztiagatik, sektoreko LABen komunitateko langileekin edukia aztertu balantzan jarri ondotik, hitzarmena ez sinatzea erabaki dugu. Aurrerantzean, sektoreko hitzarmenaren testuinguruan erdietsi gabeko edukiak lortzeko, enpresaz enpresa lan eta borroka egingo dugu tokian tokiko hobekuntza paktuak eginez. Era berean, akordio hori aski ez dela uste duten langileei deia luzatzen diegu LABekin batera bidea egin eta lan-baldintzak behar bezala hobetzeko.

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...