2026-08-05
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzako EPEa, errespetu falta bat prozesuan parte hartu duten pertsonekiko

Osakidetzako EPEa, errespetu falta bat prozesuan parte hartu duten pertsonekiko

LAB sindikatuak 2014-15 EPE prozesuan parte hartzen ari diren milaka izangairekin Osasun Sailaren zein Osakidetzako Zuzendaritzaren errespetu falta salatu nahi du. Jarrera honen aurrean, LABek 2011an mahai gainean ipini zuen EPE sistema berri baterako eztabaida-proposamena eusten dio berriro ere. Gure alternatibak, hutsik gelditzen diren plaza guztiak eta sortu beharreko berriak jasotzen dituen bi urteroko EPEak proposatzen ditu.

Lehenengoz, EPE erabat eskasa inposatu dute, enplegu finkoa deuseztatzen duena, erretiroen hutsuneak ere ez baitira betetzen. Ez dira kategoria guztiak atera eta milaka pertsona sufriarazten dituzte plazarik ez lortzeko eta soilik lan-poltsetan sartu edo mantendu ahal izateko.

Bigarrenik, oposizio faseko azterketarako gaitegi amaigabeak ezarri dituzte, inoiz betetzen ez dituzten euren plan estrategikoak (kontratazioa murrizteko ez bada) eta propaganda irentsarazteko soilik pentsatuak.

Hirugarrenik, EPE eredu amaigabe, konplexu eta etsigarria planteatzen jarraitzen dute. Oztopoz beteriko prozesuak jende asko uzten du bazterrean, epe luzeen edota forma akatsen ondorioz.

Laugarrenik, azterketa masiboenetarako aste gutxi falta zenean, Osakidetzak 2016rako EPE berri bat izango dela egin du publiko, informazio gehiagorik eman gabe. Propagandaz gain, honako iragarpenak EPEa prestatzen hilabete luzeak eman dituzten izangaien kezkak areagotu baino ez zituen egin, gutxi barru berriro ikasi beharraren beldur beste ze kategoriatakoak izango diren ere ez dakigun plaza gutxi batzuen EPEa egin ahal izateko.
Hau guztia gutxi balitz, berriro ere inpugnatzeko galderak topatu ditugu azterketan eta erantzun-orriak irakurtzeko makinen akatsengatik, oker agertu dira ez dakigu zenbat jenderen emaitzak. Hau guztia ez al da adar jotze hutsa? Hurrengo egunotan inpugnazioak helaraziko dizkiogu Osakidetzako zuzendaritzari.

Osasun Saila eta Osakidetzaren jarrera honen aurrean, LABek 2011an mahai gainean ipini zuen EPE sistema berri baterako eztabaida-proposamena eusten dio berriro ere. Gure alternatibak, hutsik gelditzen diren plaza guztiak eta sortu beharreko berriak jasotzen dituen bi urteroko EPEak proposatzen ditu, baina berrikuntza nabarmenarekin: behin gaindituta, nota gordetzen da, beti ere nota igotzeko hurrengo deialdietan izena emateko aukera dagolearik. Neurri bakar honek goitik behera aldatuko luke milaka eta milaka Osakidetzako ebentualen bizitza, EAEn prekario gehien sortzen dituen enpresa publikoa, alegia.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...

Greba egingo dute abuztuaren 14tik 16ra Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde

Abuztuaren 14ko 22:00etatik abuztuaren 16ko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

Afiliazioaren jaitsierak eta langabeziaren igoerak sistemaren narriadura erakusten dute

Iazko uztailean baino 902 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horrela, 134.433 langabe daude izena emanda. Ekainarekin alderatzen badugu ere langabeziak gora egin du,...