2026-06-24
HomeEkintza SindikalaEzin dugu onartu lan istripu eta gaixotasun profesionalen egoera deskontrolatu hau, inolaz...

Ezin dugu onartu lan istripu eta gaixotasun profesionalen egoera deskontrolatu hau, inolaz ere

Asteazkenean, Aramaion, lan istripu baten ondorioz 58 urteko langile bat larriki zauritu zen. Tamalez, biharamunean hil zen. Arotza ofizioz, etxe baten eraberritze lanetan ari zela altuera batetik erorita izan zuen istripua. Gutxienez 27 langile hil dira Euskal Herrian 2022an lan istripuz dagoeneko, horietatik 6 altueretatik erorita. Hau guztia salatu dugu gaur, hildako azken langilea gogoan, Oñatiko plazan, euskal gehiengo sindikalak deitutako elkarretaratze baten bitartez.

Beste laneko heriotza bat, beste familia bat birrindurik, eta beste drama sozial bat. Gutako edonori gertatu dakioke, goizean lanera joateko jaiki eta ez itzultzea.

Behin eta berriz jarri dugu mahai gainean lan istripuak saihesgarriak direla, honen atzean ematen diren drama pertsonal eta sozialak ekidin litezkeela prebentziorako neurriak beteko balira.

Bistan da benetako neurriak hartzen ez diren bitartean odol isuria ez dela etengo. Ezinbestekoa da, beraz, gaia jendarteratzea eta modu horretan eskumenak dituzten autoritateei arazoaren adinako bitartekoak jartzea, Europako beste herrialde batzuetako adibidea jarraituz.

Eusko Jaurlaritzak eskumenak ia osotasunean dituelarik, erantzunaren arduradun politikoak argiak dira. Urkullu lehendakaria zein Idoia Mendia sailburuak erantzun garden eta publikoa eskeini behar diote herri honi behingoz. Ezin dugu onartu lan istripu eta gaixotasun profesionalen egoera deskontrolatu hau, inolaz ere.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nekazaritza eta Basogintza ikastetxe integratuaren zuzendaritza hautatzeko prozedura salatzen dugu

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak ezohiko klaustroa deitu du ekainaren 24rako, Txantreako Nekazaritza eta Basogintza ikastetxe integratuko zuzendaritza berria izendatzeko. LABen zalantzan jartzen dugu prozedura.

Eskola garraioaren eta jolastokiko zaintzaileen gatazkari premiazko konponbidea emateko exijitzen diogu Hezkuntza Sailari

2026-2027 ikasturtea hasi baino lehen soldata gatazkari irtenbiderik eman ezean mobilizazioak hasiko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langileek.

Lan-osasuna bermatzeko neurriak exijitu ditugu Bizkaiko suhiltzaileentzat

Gaur berriz ere, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak Foru Jauregian mobilizatu dira, beren lana egitean osasunaren eta segurtasunaren arloko hobekuntzak aldarrikatzen jarraitzeko, bai eta beren kategoria profesionala aitortzeko ere.