2025-12-05
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakZerga-politikak errotik aldatu behar dira

Zerga-politikak errotik aldatu behar dira

LABek Eusko Jaurlaritzaren murrizketa politikak salatzen ditu. Murrizketak, EAJ-PSE-k hainbat erakundetan, ezarri dituzten zerga-politiken ondorioa dira. Zerga-politika hau aberatsenei begira murriztu da. Zeharkako zergapetzeak handitu dira, zuzenekoaren kaltean. Kapital errenten iruzurra handitzen ari da etengabe. Zerga-paradisuak oraindik negozio-iturri dira, eta EAEko zerga-presioa EB-ko batez bestekoaren azpitik dirau, 7 puntu baino gehiagotan.

Gure sindikatuak murrizketa politikak salatzen ditu, krisialdiari irtenbidea eman beharrean kronifikatu egiten duelako. Salatu izan dugu murrizketek aberastasunaren banaketaren arrakala zabaltzeko bakarrik balio dutela; era berean, zergapetze bidegabea aberastasuna desberdintasunez banatzearen arrazoi nagusienetako bat dela diogu, eta ondorioz aberatsak gero eta aberatsagoak izango dira gizartearen gehiengoaren kontura.

Baina EAEko gobernuak, ezberdintasunaren eta aberastasunaren banaketaren funtsezko arazoa moztu baino, porrot egin duten murrizketen estrategiei eusten die. Baliabide publikoen gabeziak eragindako funtsezko arazoa ez datza gastuen atalean, diru-sarreren atalean baizik.

Horregatik, LAB sindikatuak berriro eskatzen du zerga-politikak errotik aldatu behar direla. Horrek izan beharko luke jendearen interes orokorrak boteretsuen interesei hobesten dien edozein gobernuren helburua. Bidegabea den zorra ordaintzea baino aberastasuna zuzentasunez banatzea garrantzitsuagoa izan beharko luke, beti ere, gizarte eta laneko eskubideak berma daitezen. Hauxe da hain zuzen egiten ari ez dena.

Ez egiteaz gain, Gipuzkoako aberastasunaren zerga bezalak hobekuntza txikiak, deuseztatuko dituzte. Horretan datza EAJ-PSE-ren bidea eta hori ez dugu inola ere onartuko!
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...