2026-06-18
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaEuskara lorontzi-apaingarria Osakidetzan?

Euskara lorontzi-apaingarria Osakidetzan?


Langileok Osakidetzan ere euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidearen alde LAB Sindikatuak kontzentrazioa antolatu du biharko, urriak15, goizeko 11:00etan Donostia Ospitalaren aurrean. Honekin batera, LAB Sindikatuak laster ekimen bat abiaraziko du Osakidetzako langileek pairatzen dituzten hizkuntz eskubideen urraketa guztiak salatu ahal izateko. 

Euskara lorontzi-apaingarria Osakidetzan?

Zer da euskara Osakidetzako buruzagientzat? Lorontzi bat? Erdara hutsez bizi arazten duten erakundea dotoretzeko erabiltzen duten apaingarria?

Osakidetzako Donostialdea erakundeak (Kostaldea, Donostialdea eta Oarsoaldeako anbulategiak eta Donostia Ospitala biltzen duen erakundea) urriaren 13tik 16ra langileentzako 70 inguru ikastaro eta mintegi antolatu ditu “Formakuntza Astea” deiturikoan, eta hauetatik %13 inguru soilik eskainiko dira euskaraz. Euskal Herriko zonalde euskaldunenetakoan!

Egunerokoan Osakidetzako langileok pairatzen dugun egoeraren adibidea eta islada baino ez da hau. Gure lantokian euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidea ukatzen zaigu. Osakidetzako zuzendari eta beraien arduradun politikoen borondate falta berriro ere argiki isladatua geratzen da, euskararen egoera normalizatzeko neurri sendoak hartu beharrean, euskarari presentzia minimoa, testimoniala, ematera mugatzen dira, euskara lanerako baliagarria ez den lorontzi-apaingarria balitz moduan. Langileok egoera honen aurrean planto egiteko unea iritsi da, eta hala egingo dugu!

Egoera hau salatu eta langileok Osakidetzan ere euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidearen alde LAB Sindikatuak kontzentrazioa antolatu du urriaren 15eko goizeko 11etan, Donostia Ospitalaren aurrean.

Bestalde, LAB Sindikatuak laster ekimen bat abiaraziko du Osakidetzako langileok pairatzen ditugun hizkuntz eskubideen urraketa guztiak salatu ahal ditzagun.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.