2026-11-28
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaNafarroako desgaituentzako arreta zentroetako langileak borrokan

Nafarroako desgaituentzako arreta zentroetako langileak borrokan


Duela hilabete asko Nafarroako Desgaituentzako arreta zentroetako hitzarmen duin baten alde hasitako mobilizazio dinamikari segida emanez, atzo langileak ANAPen aurrean kontzentratu ziren. Politika sozialetako arduradun berriari eta ANAPeko zuzendaritza berriari, denbora luze irekita dagoen gatazka honekin bukatzeko konponbideak eskatu dituzte berriro ere. 

Bide horretan, zentro hauek kudeatzen dituzten enpresen ezbetetzeen aurrean, enpresekin indarrean dauden itunak bertan behera uztea eskatu dute atzoko kontzentrazioan. Gaur arratsaldeko 17:30etan Parlamentuaren aurrean, eta parlamentuan gai honen inguruan egingo den politika sozialetako batzordeko lan saioarekin kointzidituz, berriro kontzentrazioa burutuko dute.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:01:56

Lanean indarkeria matxistaren aurkako konpromiso berriak aldarrikatzeko mobilizatu gara

Iruñean eta Gasteizen elkarretaratze bana egin dugu gaur, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna.

Babes zabala lortu dugu Arabako bi enpresa pribatu handienetako hauteskunde sindikaletan

LABen eskaintza sindikal eraldatzailea eta kontraboterekoa indartuta atera da.

Bat egiten dugu Emakumeen Mundu Martxak Bilboko erailketa matxistaren aurrean deitu dituen mobilizazioekin

Emakume* bat erail dute Bilbon, Euskal Herriko seigarrena urte hasieratik. Honen aurrean, mobilizazioak deitu ditu Emakumeen Mundu Martxak, eta LABetik kalera ateratzeko deia egiten...