2026-08-16
HomeEkintza SindikalaKontratu publikoen Kontratazio Batzordean gure parte-hartzea bermatzeko eskatu dugu, arlo horretan Nafarroako...

Kontratu publikoen Kontratazio Batzordean gure parte-hartzea bermatzeko eskatu dugu, arlo horretan Nafarroako Gobernuak jaso duen azken kolpea ikusita

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak (NKPAA) baietsi egin du LAB sindikatuak egindako erreklamazioa, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak lizitatutako hainbat ikastetxetako garbiketa zerbitzu arruntaren kontratua arautzen duen baldintza-agiriaren aurka. Hainbat sailetan jasotako urteko soldata gordina ez dator bat lan egin beharreko orduekin, eta ez dator bat subrogatu beharreko langileekin. Hala, Administrazioari xedatzen dio ezin duela esleipen-prozedurarekin behar bezala jarraitu.

“Gobernua nola ari den jokatzen ikusteko unea da, gomendio horiek ―zerbitzu hori gauzatzearekin zerikusia duten baldintza-agiriak eta esleipendunen eskaintzak betetzen direla kontrolatzeko baliabideak ematea―aplikatzen ari diren ikusteko. Administrazioak injustuak eta abusuzko baldintzak ezartzen ditu, zerbitzuaren eta enpleguaren kalitatea bermatzen ez dituztenak”. Bada, Ainhoa Unzu PSNko Parlamentuko enplegu bozeramaileak 2017. urtean aurreko gobernua interpelatzeko erabili zituen hitz berberekin, LAB sindikatuak legea, zerbitzu publikoen kalitatea eta kalitatezko enplegua betetzeko exijitu dio egungo Nafarroako Gobernuari.

NKPAAren aho bateko akordioak enpresa pribatuen jardunbide txarra eta kontratu publikoen arloan Administrazioaren kontrol falta berresten ditu. Hala, hainbat sailetan jasotako orduko prezioa Hitzarmen Kolektiboan jasotako orduko prezioaren azpitik dago.

Tamalgarria da batzuen eta besteen gaitzespen alderdikoiez gain, lehen Geroa Bairen aurreko Gobernuak, eta egungoa PSNrekin batera, benetako praktika horiekin ezer ez egiteko erabakiarekin jarraitzea. Gobernuak laguntzen jarraitzen du enpresa pribatuek diru publikoarekin onura izaten jarrai dezaten, interes orokorraren eta baldintza prekarioetan dauden langileen interesen gainetik.

Aurreko guztiarekin lotuta, LABek Nafarroako Gobernuari exijitzen dio ahalik eta lasterren bete dezala EH Bilduk proposatuta aurrekontu akordioan hartutako konpromisoa, sindikatu guztiek Kontratazio Batzordean ordezkaritza izango dutela bermatzeko, LABek egun pairatzen duen bazterketa gaindituz. NKPAAren zartadak agerian uzten du zein garrantzitsua den LAB sindikatuak Kontratazio Batzordean parte hartzea, kalitatezko zerbitzuen eta enpleguaren defentsan, jatorrian horrelako jardunbide txarrak zuzen daitezen, UGT eta CCOO sindikatuen utzikeriaren aurrean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...