2026-10-30
HomeEkintza SozialaEgiturazko langabezia eta enplegu prekarioa

Egiturazko langabezia eta enplegu prekarioa

Hego Euskal Herrian uztailean langabeziak behera egin badu ere, enpleguaren egoera oso kezkagarria da LABen ustez. Kontutan hartu beharra dago udan behin behineko lanpostu prekarioak sortu ohi direla, Industrian oporrak betetzeko eta ostalaritzan udako gorakadari aurre egiteko. Alabaina, unean uneko gora-beheretatik harago, hurrengo hamarkadarako eredua da azken urte honetan finkatzen ari dena.

Eredu honen oinarriak bi dira: batetik, egiturazko langabezia poltsa izugarri handia eta iraunkorra (uneotan 196.000 langabe Euskal Herrian); bestetik, enplegu gero eta prekarioagoa, lanpostu berriak eskuratzen dituzten pertsonei pobreziatik ateratzea ahalbidetzen ez diena.

Bi fenomeno hauek elkar lotuta daude: langabezia tasa iraunkor handia behar da, langabeak edozein baldintzetan lan egiteko prest egon daitezen. Honela, egiten diren kontratu berriei dagokionez, aldi baterakoak %90 izatetik %95 inguru izatera igaro dira. Era berean, kontratu berrien %40 inguru ez dira lanaldi osokoak, baizik eta astean ordu batzuetakoak. Bien bitartean, Patronalaren etekinak gora egiten ari dira etengabe. Honenbestez, eredu ekonomikoaren errotiko aldaketa nahitaezkoa da, besteak beste lan erreforma bertan behera utziz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....