2026-10-17
HomeUncategorizedLAB, Gipuzkoako metalgintzako mahaiaren eraketaz

LAB, Gipuzkoako metalgintzako mahaiaren eraketaz

Gaur, 2011ko abenduak 13, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazio mahaia eratu da. Negoziazio mahaia osatzen dugun sindikatuon ordezkaritza honakoa izanik. ELA %47,47 (6 Ordezkari), LAB %30,28 (3 Ordezkari), CCOO %16,34 (2 Ordezkari) eta UGT %5,85 (Ordezkari 1). 
Patronalaren aldetik, ADEGIz gain, beste patronal berri bat azaldu da, Gipuzkoako metaleko enpresarien federazioa, non enpresarien %10 ordezkatzen dutela dioten.
LABek argi utzi du bere jarrera mahaian. Gai hau ezin da eztabaidagai bihurtu, baina negoziazio mahaian egoteko legeak arautzen dituen ordezkaritza portzentaiak akreditatu beharra dago.

Hala ez bada, edozein unetan eta kontrolik gabe, edozein enpresari elkarte azaldu daitekeelako mahaian egoteko eskubidea aldarrikatuz.

Haatik, eta metaleko mahaia gai hau eztabaidatzeko tokia ez dela jakinik, mahaia eratzeari lehentasuna ematen diogu, herrialdeko hitzarmena berritu dadin.

LABek herrialdeko hitzarmenaren beharra azpimarratu du eta berau defendatzeko apustua berretsi.

Hurrengo bilera, abenduak 20, asteartean izango da.

Donostian, 2011ko abenduaren 13an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzagun dei egiten diegu euskal langileei

Euskal Herritik Euskal Herrirako greba orokorra izango da, bertako patronalei eta instituzioei pobretzearen eta errentismoaren kontrako neurriak eskatzeko.

Testak kaltetutako familiek iragarri dute euren etxebizitzetan geratuko direla kontratuak amaitzerakoan

LABek eta Testako maizterrek deitutako manifestazioak 2.000 lagun baino gehiago elkartu ditu, alokairu kontratuen amaieragatik mehatxatuta dauden 500 familia baino gehiagorentzat konponbidea eskatzeko. LABek...

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileek urriaren 21ean, benetako negoziazioa eskatzeko

Urriaren 7ko asanbladan, 400 langile baino gehiagoren babesarekin eta aho batez, plantilla osoak mobilizazioetan beste urrats bat ematea erabaki zuen. Horregatik, urriaren 21ean hiru...