2026-11-04
HomeIndustriaBeiraVidrala taldea hedabideetan ateratzen den bitartean, Laudion langileei txantaia egiten zaie

Vidrala taldea hedabideetan ateratzen den bitartean, Laudion langileei txantaia egiten zaie

Aiala Vidrioko LABeko saila sindikalak enpresa handien, eta batez ere gure enpresaren, jarrera salatu nahi du. Noiz nahi ospakizun haundiak eta bezeroei bisitak eginez, enpresaren bikaintasuna nabarmenduz eta beren burua jarraitu beharreko adibide gisa agertuz ibiltzen dira, hori dena medio eta dirua xahutuz.

Egia bada ere momentuz langileek hitzarmen duin bat izaten jarraitzen dugula, erreformen aurrean blindatuta dagoena, baina hori bezain egia da hitzarmena sinatu zenetik gure baldintzak erretagarritasunaren eta Laudioko aktibitatearen mantentzearekin bateraezinak direla eta datorren hitzarmenean ezingo direla mantendu esanez mehatxatu gaituztela.

Duela hilabete baino gutxiago, enpresako zuzendaritzak komiteari eskatu zion ekaina baino lehen akordio bat sinatzeko, horrek ekarriko luke, momentu horretatik bertatik hitzarmen berriaren baldintzak asumitzea, hau da soldata igora emaitza prouktiboen araberakoa litzateke, lanaldiaren igoera, soldata eskala bikoitza langile berrientzat…akordio horren lorpena labeen berritze lanekin —Laudioko produkzio eta enplegua ziurtatzen dutenekin— baldintzatuz.

LABek salatu nahi du Vidrala taldea —bertako kide da Aiala Vidrio—, eguna joan eta eguna etorri hedabideetan agertzen den bitartean izan dituen emaitza eta benefizio zoragarriak direla eta, edo estatu mailako enpresak erosi ondoren negozia zabaltzen ari direlako, Laudion langileei txantaia egin nahi zaiela, beren geroa eta lanpostuak ziurtatuko lituzketa lan baldintza eta soldata duinei uko eginezkero.

Onartezina da enpresa honen kostu altuen errua langileengan jarri izana, bitartean enpresa milaka euro kostatzen diren ospakizunak egiten aritzea. Hauen helburu bakarra bezeroak pozik edukitzea da, baina hau kalitatezko produktuak eskeiniz eta azkartasunarekin lortu behar da.

Honek gogoeta bat egitera garamatza, zergatik aukeratu duten gure zentroa eredu gisa. Eredu gisa erabili bagaitzate egiten dugun la nonagatik da eta lekuz kanpo daude gure lan baldintzak okertzeko saiakera guztiak

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Calzadako maizterrek Farley funts putrearekin negoziazio kolektiboa abiatu nahi dute, eta Balmasedako Udalaren babesa eskatzen dute

Gaur, Farley funts putreari aurre egiten ari diren La Calzadako maizterrek hitza hartu dute Balmasedako udalbatzaren osoko bilkuran. Bi eskaera argi helarazi dituzte: Balmaseda behingoz tentsio handiko eremu gisa izendatzea, eta Farleyk negoziazio kolektiboa onar dezan eta alokairu-kontratu guztiak berritu ditzan lortzeko babesa ematea.

Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioko plantillak bertan behera utzi ditu greba eta mobilizazioak, Osasun Departamentuak jakinarazitako aurrerapausoak direla-eta

Joan den ostegunetik, gure hitzarmen kolektiboaren aplikazioaren inguruan Osasun Departamentutik jakinarazi zizkiguten aurrerapausoak eta albisteak ezagutu ondoren, Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioko langileok erabaki dugu garatzen ari ginen greba eta mobilizazioak bertan behera uztea.

Udaltzain batzuk Intxaurrondon jasotako formakuntza ikertzeko eta berriro halakorik ez dadin gertatu eskatzen dugu

Gipuzkoako hainbat udaltzaingotako agenteek Intxaurrondoko kuartel nagusian, Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantziaren egoitzan, egindako prestakuntza-ikastaro batean parte hartu izana salatzen dugu.