2026-02-03
HomeZerbitzu PribatuakAnbulantziakGipuzkoako anbulantzien herrialdeko hitzarmenean gertatzen ari diren etengabeko ez-aplikatze guztiak salatu ditu...

Gipuzkoako anbulantzien herrialdeko hitzarmenean gertatzen ari diren etengabeko ez-aplikatze guztiak salatu ditu LABek

LAB sindikatuak hasiera-hasieratik salatu zuen Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa (ORPRICCE) sortu eta ezarri izana, organo horrek, enpresak proposatu dituen ez aplikatzeko neurrien bidez, sindikatuen ordezkaritzarekiko akordio eza desaktibatu nahi duelako, derrigorrezko arbitrajea ezarriz.

Gure sindikatuak etengabe adierazi du ez dagoela ados organo horrekin; horregatik, ez dugu inor izendatu kontseilu horretarako.

LABek ez du, inondik inora, langileen lan baldintzak, inposizioaren bidez, kaskartu nahi dituzten horiek zuritzeko. Ambuibericaren adibidea organo horren benetako helburuaren isla hutsa da. Oraingoan, enpresak organo horrengana jo du, horrela, enpresa honetako langileen lan baldintzei egindako zuzeneko erasoak zuritzeko. Neurri honekin, enpresak, lotsagabeki, soldatak urritzeko eta lanaldi handitzeko erabateko baimena izan nahi du, langileak guztiz babesgabe utziz.

Tamalez, hau ez da adibide bakarra anbulantzietako sektorean. Gipuzkoako anbulantzien probintzia hitzarmena ez dute betetzen aipatu lurraldean diharduten enpresa guztiek eta bakoitzak. Eta Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa (ORPRICCE), hain zuzen, zuritzen ari da ez-aplikatze guztiak. Organo hori erabiltzen ari dira, anbulantzietako langileak prekarizatuz, bideratzen ari diren neurri guztiak zuritzeko.

Oraingo honetan, salatu nahi ditugu Gipuzkoako anbulantzien herrialdeko hitzarmenean gertatzen ari diren etengabeko ez-aplikatze guztiak. Hitzarmena ez da inongo enpresan betetzen ari; langileak erabat babes gabe geratzen ari dira. Enpresei irmotasunez eskatzen diegu probintzia hitzarmena bete dezatela, eta batez ere, oraingo honetan, Anbuibéricari, enpresa horrek, 2013. urtean, 5.000.000 €-tako cash flow-a sorrarazi baitzuen.

Datu hau kontuan hartuz, ez dugu ulertzen nolatan eska dezakeen enpresak soldatak %14,875ean murriztu behar direla, urteko lanaldia 58 ordutan handitu behar dela, eta horrez gain, gaueko lanaren plusa %6an urritu behar dela eta jaiegunetan lan egiteagatik, plusak 24 €-tan urritu behar direla. Honekin guztiarekin agerikoa da erreformaren ondorio gaiztoa.

Ez dugu onartuko gure eskubideen aurka egin litekeen eraso berririk. Ez ditugu onartuko derrigorrezko arbitraje organoen erabakiak.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB, ELA eta CGTk salatzen dute legea saihesteko eta langileria mehatxatzeko VW Nafarroaren, UGTren eta CCOOren jarrera

ELA, LAB eta CGT sindikatuetatik salatu nahi dugu, onartezina delako, VW Navarra, UGT eta CCOOen jokabidea; izan ere, VW-Nafarroako kontratazioan Legea ez betetzeagatik Lan...

EAJk egoera zaurgarrienean dauden pertsonak etxegabetzeko Espainiako Gobernuarekin egindako akordioa salatzen du LABek

Akordio honekin maizterren eskubideen aurka egiten dute jeltzaleek, egoera ziurgabean dauden herritarrentzako inolako alternatibarik eskaini gabe.  EAJk Espainiako Gobernuarekin adostu du etxejabe txikiek egoera zaurgarrian...

Indarkeria matxistaren aurrean erantzun kolektiboak artikulatzen jarraitzeko borrokarako tresna berritua aurkeztu du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak

LABek konpromisoa hartzen du honen zabalpenean. Autodefentsa feministako aldarrikapena izan da erdigunean eta indarkeria matxistei aurre egiteko protokoloa indartu eta ekarpen zein aldarrikapen politiko gisa. Protokoloa...