2026-10-03
HomeIrakaskuntzaSukalde eta garbitzaileakHezkuntza Saila gezurretan ari da

Hezkuntza Saila gezurretan ari da

El Correon martxoak 12an argitaratu zenaren arabera, Hezkuntza Sailak adierazi zuen lehen egunaz geroztik betetzen direla sukaldeko ordezkapenak; horren harira, LAB sindikatuak salatzen du Cristina Uriarteren Saila gezurretan ari dela.

Zaratamoko ikastegiak (zuzendaritza eta familien adostasunarekin) aurkeztu zuen salaketari erantzuten ez zitzaionez, jakitera eman zen berria: sukaldeko ordezkapena bete ez izanak eragin lan-zamak giro jasanezina sortu duelako.
LABek, bi ikasturte daramatza egoera hau salatzen; ez dezakegu esan egoerak onera egin duenik, aitzitik, okerrera egiten ari da.
Hamaika jakinarazpen jaso ditugu honen haritik; azken hilabetean bakarrik, 42 kontratu betetzeke utzi dira, hauetako batzuek 15 egunetako iraupena izango dute ere; Gandasegi, Lemoa, Mungia, Gabriel Aresti, San Jorge, Nicolas Larburu, Berriz, Bermeo, Zipiriñe, Zeberio, Otxandio, Igorre,Kanpazar, San Adrian, Zaratamo….

LABek ez du ulertzen nolatan eusten zaion egoera honi, are gehiago, esaten duguna aintzat hartuz, ordezkapen-zerrendak zabalduz zuzen daitekeenean. Gure erkidegoan dagoen langabezia %13tik hurbil dago; lan egiteko gertu dauden nahiko pertsona daudelakoan gaude.

Hezkuntza Sailaren arduragabekeria horrek, azken finean, ikastegietako bizikidetzari eragiten dio: zuzendaritzek ez dute behar beste autonomiarik honi nola aurre egin dakiokeen erabakitzeko, eta bertako langileek euren gain hartzen duten neurriz gaineko lana lan itunaren eta lan araudiaren aurkakoa da.
Saila, aurrezteko helburuan, kalitateko zerbitzua kolokan jartzen ari da. Ez daiteke kalitateaz mintzatu, zerbitzua giza-baliabideez hornitzen ez denean.

Gogorarazi nahi dugu, alde batetik, gaixotasun-bajan daudenei %50ean murrizten zaiela soldata, eta bestetik, lanpostua ez dela betetzen, eta horren ondorioz, ez dela kontraturik lotzen eta Sail horrek diru dezente aurrezten duela.

Hau da, Hezkuntza Sailak baja-osagarritan, ordezkapen kontratuetan eta karga sozialetan aurrezten du; azken horiek ez dira handitzen, ikastetxeetan geratuko diren langileak zerbitzuaz arduratzen direlako.

LABek agerikoa egin nahi du haren haserrea Hezkuntza Sailak egiaz egiten duen erabileraren eta esplotazio jardunbidearen harira; CRISTINA URIARTEREN Sailari eskatzen diogu haren ardurak bete ditzala eta zerbitzugabeko langileen zerrendak (1000 lagun) kudeatzea eta sukaldeko eta garbiketako ordezkapen-zerrendak berehala zabal ditzala.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...