2026-08-01
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzako sindikatuok mobilizazio agenda berriari ekin diogu

Osakidetzako sindikatuok mobilizazio agenda berriari ekin diogu

Osakidetzako Mahai Sektorialean gauden sindikatuok eta ESK-k (ordezkaritzarik ez daukana Mahaian) mobilizazioekin aurrera jarraitzeko akordioa eskuratu berri dugu. Egia esan, ez da batere erraza izan. Prentsara filtratu zen notiziak ez du lagundu sindikatuon arteko konfidantza sustatzen: antza, Osakidetzak beste sindikatuekin egiten dituen aldebiko bileretan mobilizazioak eta hauteskunde esparruen kontua mahai gainean ipini omen ditu… Giro horretan, ezadostasunak handiak izan dira, bai helburuak definitzeko orduan, baita mobilizazioen agendarekin ere.

LABen postura honakoa izan da:

• Mobilizazioekiko benetako inplikazioa eskatu sindikatu GUZTIEN aldetik, medikuak ere bai.
• Osakidetzarekiko aldebiko bilerei boikot egiteko deia. Batasun sindikala arriskuan jarri, gure indarra ahuldu eta Osakidetzaren posizioa indartu baino ez dute egiten.
• Helburuen definizio zehatza: bermea EPE kategoria guztientzat izango dela; 1592 orduko lanaldia eta kanosoak literalki agertu. Proposatu genuen aurrejubilatzeko neurriak ere eskatu behar genituela, eta IT-arena sartu. Proposamen hauetako batzuk atzera bota zizkiguten.
• Mobilizazio errealistak eta jendea erakartzeko modukoak. Proposatu genuen hauteskunde politikoak baino aste batzuk lehenago egun bateko greba eta mobilizazioa deitzea. Ekimenak denboraz landu behar dira, langileekin hitz egiteko epe nahikoekin.
Azkenean, hauxe da adostu den MOBILIZAZIO FASE BERRIA:
ALDARRIKAPENAK:

• 2015. urterako 3000 lanpostutik atera behar den EPE baten negoziazioa hasi, Osakidetzako kategoria guztietako lan egonkortzea bermatuko duenak.
• Langile bakoitzak aurreko lan jardunaldia eta baimenak berrezkuratu ditzala, behar diren mekanismoak martxan jarri.
• Langileen ordezkapenak egoera guztietan eta lehenengo egunetik egin.
• 2011ko Garapen Profesinalaren deialdiak konpondu.

MOBILIZAZIO EGUTEGIA:

OTSAILAREN 9 – 13ko ASTEAN:

– Langileen artean “Kalitatezko Astea”ri buruz orri hirukoitz bateko banaketa zabala.
– Osakidetzako langileen artean sinadura bilketa, beranduago Jon Darpon, Osasun Sailburuari, helarazteko.

OTSAILAREN 16 – 22ko ASTEAN:

– Kalitatezko Osasun Zerbitzuaren aldeko Astea.

• Ospitaletan erabiltzaileen artean sinadurak biltzeko mahaiak ipiniko dira, kalitatezko zerbitzua eskatuz.
• Arabako Ospital batean konzentrazioa

MARTXOAREN 5ean Tolosan, Konzentrazioa.

MARTXOAREN 12an, Osakidetzako Ospitale batean 24 orduko itxialdia.

APIRILAREN 18an, Manifestazioa Bilbon.

APIRILAREN 29 eta 30an, Osakidetzan Greba Orokorra.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.