2026-08-22
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaBorondate politikoa badago, lan harreman eredu berrian oinarritutako alternatiba eman daiteke

Borondate politikoa badago, lan harreman eredu berrian oinarritutako alternatiba eman daiteke

Lehiaren Euskal Agintaritzak, Gipuzkoako Diputazioak bere herri lan guztietan aplikatzen duen foru arauren aurka ipinitako demandaren ebazpena ezagutu dugu eta gure balorazioa baikorra da zeren legea ez dela urratzen argi uzten baitu.

Gipuzkoako Diputazioko herri laneko langileengan bakarrik eragiten duen foru arau honen onarpenak Juntetan ez zuen jaso talde politiko guztien babesa, bakarrik Bildu, Aralar eta PSEek eman zuten aldeko bozka.

Geroago, Diputazioak kontratutako obra eta zerbitzu guztiak eta langileen kopuru handiagoa eragiten duen beste Foru Araua talde politiko guztiek aho batez onartuta zuten

Honek erakusten du langileei pobrezia eta prekarietatea baino ez dizkie ekartzen lan baldintzen desregularizazio prozesu baten aurrean, borondate politikoa badago, lan harreman eredu berrian oinarritutako alternatiba eman daitekela. Eremu politikoan bakarrik jarrera aldaketak lagunduko du irtenbideak bilatzen.

Orain urte batzuk eraikuntzako sektorean hasitako testuinguru sozioekonomikoan eta lan-baldintzak espoliatuz poltsikoak betetzeari ekiten, hitzarmenak ez aplikatzeari ekiten, merkeago kontratatzeko langile finkoak kaleratzeari ekiten dihardun enpresari klasearekin, Gipuzkoako Diputazioak bere herri lanetan eraikuntzako hitzarmena betearazteko onartu zuen Foru Araua da sektorean lan baldintza duinak lortzeko ezinbesteko tresna.

Ezin dugu ahaztu Foru Arau honek baduela sindikatuen eta Juntetako gehiengoaren babesa eta, geroago, beste foru araua Gipuzkoako Junteetako talde politiko guztiek onartu zutela, baina gureak ez diren interesak oraindikarren akordio hauetan islatzen den herri borondatea erasotzen duela.

Ibili nahi dugun bidean foru araua lehenengo pausua izan da eta horretarako LABek udaletan eta beste instituzioetan hasi du mozio kanpaina bat, Euskal Herriko instituzio publikoetan lan egiten duten milaka langileen prekarietate egoerarekin bukatzeko asmoarekin.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...