2026-05-06
HomeEkintza SindikalaTaludes Bilbao ABEEko langileak kalera atera dira sektoreko lan-baldintzak parekatzea eskatzeko

Taludes Bilbao ABEEko langileak kalera atera dira sektoreko lan-baldintzak parekatzea eskatzeko

Taludes Bilbao ABEEko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko udaletxearen aurrean hitzarmen duin bat aldarrikatzeko. Bilboko Udalak azpikontratatutako Urbaser S.A. eta Cycasa Canteras y Construcciones S.A. enpresek osatzen dute ABEE hau, eta ezpondetan lorezaintza-lanak eta hiriko hiri-altzarien eta haur-parkeen mantentze-lanak egiten dituzte.

Arrazoi askorengatik erabaki dute langileek batzarrean mobilizazioekin jarraitzea. Urtebete daramate hitzarmen kolektiboa negoziatzen, baina urrun daude beren baldintzak lan beretsuak egiten dituzten udalerri mugakideetako gainerako langileekin parekatzetik. Lanaldi luzeena eta %20ko soldata-aldea dute; gainera, hainbat baldintza ezberdin dituzte enpresa barruko lorezaintzan aritzen diren langileen eta altzarien mantenuan diharduten langileen artean.

Zuzendaritzak baldintzak duindu nahi ez dituela ikusita, Bilboko Udalari eskatu diote ez dezala beste aldera begiratu eta adierazi diote gaiari buruz hitz egiteko ordua iritsi dela.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek salatu du FVEMek bizkarra ematen diola Lan Osasunari, eta atea ixten diola Bizkaiko metalaren edozein hobekuntzari

Gaur, Bizkaiko metalaren hitzarmenaren negoziazio mahaiaren seigarren bilera egin da, eta, beste behin, LABek egiaztatu du FVEM patronalak immobilismo egoeran jarraitzen duela, sektoreko langileentzat...

CAFeko zuzendaritzak hitzarmenari buruzko negoziazio erreala ahalbidetu bitartean borrokari eutsiko diogu

Beasain eta Irungo lan zentroetan hitzarmena berritzeko martxan den prozesuan zuzendaritzak bi proposamen aurkeztu baditu ere, ez da adostasunik lortu; ondorioz, enpresa batzordeak eta langileek mobilizazio eta lan‑uzteen dinamika mantenduko dugu.

Erregularizazio prozesurako aholkularitza eta laguntza eskainiko dizkiegu langile migratuei

Sindikatuaren estrategia antirrazistaren baitan kokatzen da erabakia, kolektibo horren aurkako jazarpenari, diskriminazioari eta lan-esplotazioari aurre egiteko LABen hartu genuen konpromisoa praktikan jartzea baitakar.