2026-02-01
HomeUncategorizedLABek CAF enpresako hauteskunde sindikalak irabazi ditu eta bere ordezkaritza igotzen jarraitzen...

LABek CAF enpresako hauteskunde sindikalak irabazi ditu eta bere ordezkaritza igotzen jarraitzen du

LAB izan da pasa den ostegunean CAF enpresan izandako hauteskunde sindikaletan bozka gehien lortu duen sindikatua, ondorioz ordezkari gehien lortu dituen sindikatua ere. Hauteskunde hauen ostean LAB sindikatuak CAFen bere posizioa kontsolidatzen du, hauek izan baitira jarraian irabazi ditugun hirugarren hauteskundeak.

Era berean, LAB industria enpresa garrantzitsuetan lehenengo indarra izatera iristen ari da. CAFen lortutako emaitzei, Michelin Lasarte, Papresa, Tenneco, Fundiciones Elorrio, Fundiciones del Estanda edo Gerdau Azkoiti bezalako enpresetan lortutako emaitzak gehitu behar zaizkio. Emaitza guzti hauekin batera, 50 langile baino gutxiago enpresetan lortzen ari garen emaitza bikainak kontutan hartu behar dira, batez ere gipuzkoako herrialdean. Modu berdinean Mercedes eta Arcelor taldean ordezkaritza gehien ditugun enpresetako emaitzak modu positiboan balortazen ditugu.

Epealdi trinkoaren lehenengo hilabete hauetan izandako emaitzak, esparru industrialetan zentratuta batez ere, gure iritziz LABn estrategiak daukan atxekimendu maila altuaren erakusgarri dira. Ordezkaritza igotzen ari den sindikatu bakarra garenez, argi gelditu da lan hitzarmenen defentsak jarraitzen duela langileen lehentasuna izaten.

Bukatzeko aipatu emaitza hauek ez direla soilik esparru industrialean eman. LABk bere gehiengoa mantentzen du Bilboko Corte Inglesean eta Gastronomía Cantábrican zeukan gehiengo absolutua indartzen du 13 ordezkari lortuz. Era berean Olaberriako Carrefourren lehenengo indarra izaten jarraitzen du eta lehen aldiz ordezkaritza lortzen du Bizkaiako BM supermerkatuetan. Nafarroan, LABk San Adrianeko General Mills enpresan bere ordezkaritza igotzen du eta Milagroko Gelagri Kontserberan bere 5 ordezkariak mantentzen ditu.

LAB sindikatuaren aldetik hauteskunde sindikalen epealdi trinkoaren lehen hilabeteen balorazio positiboa egiten dugu, eta eskerrak eman nahi dizkiogu bere enpresan bozka eman digun orori.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...