2024-05-05
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaHeziberri dekretuaren aurrean, LABek kontraproposamen bat luzatu dio Hezkuntza Sailari

Heziberri dekretuaren aurrean, LABek kontraproposamen bat luzatu dio Hezkuntza Sailari

Atzo Lakuan Hezkuntza ordezkariekin izandako bileraren ostean LABek, Euskal curriculuma eta Ikasle euskaldun eleanitzak ardatz hartuta, Heziberriren dekretuek ez dutela urrats eraginkorrik ematen adierazi nahi du. Honekin batera LABek kontraproposamen bat luzatu dio Hezkuntza Sailari.


LABen irakurketa azaroaren 25an
Heziberri dekretuaren aurrean, LABek kontraproposamen bat luzatu dio Hezkuntza Sailari

Gaur, Lakuan izan gara. Hezkuntza ordezkariekin bildu izan gara Heziberri proposamenaren inguruan gure ikuspuntua helarazteko. Bilera honen ondotik zera adierazi nahi dugu:

LABek dekretuak aztertzeko neurgailu zehatz baten arabera egin du: HSPren bidean ekarpenik dagoen edo ez. Eta norabide honetan zehazki dekretu hauei begira bi ardatzetan oinarritu gara:

◦ Euskal curriculuma.
◦ Ikasle euskaldun eleanitzak.
 

Eta ardatz hauen arabera esan dezakegu heziberriren dekretuek ez dutela urrats eraginkorrik ematen.
• Curriculumari dagokionez, hezkuntza xedeari erreparatuz, LABentzat dekretuak lau puntu hauek barnebildu beharko lituzke:

◦ Euskal Curriculuma, biharko Euskal Herria eraikitzeko tresna da. Heziberri proposamenean irizpide interesgarriak badaude ere, Euskal Curriculumaren zentzua eta helburua behar bezala argitu eta zehaztea faltan sumatzen dugu. Askotan maila abstraktu eta zehaztugabean aritzen da, itxura eta asmo oneko formulazio teorikoetan, baina Euskal Herriaren beharrak aztertu, aipatu eta jorratu gabe. Euskal Curriculumaren helburua XXI. Mende hasierako Euskal Herrian kokatu behar da. Finean, Euskal Curriculuma biharko Euskal Herria eraikitzeko tresna gisa kokatu behar da
◦ Hezkuntzaren gaineko ikuspegi askatzailea. Aurreko elementuari loturik, hezkuntzaren balore askatzaile eta eraldatzailea azpimarratu eta landu behar delakoan gaude. Hezkuntzak errealitatea kontzienteki ulertu eta eraldatzeko baliabideak eman behar dizkie ikasleei, ikasleek errealitate berriak asma ditzaten.
◦ Ikuspegi eta pentsamendu propioa. Euskal Curriculuma ikuspegi eta pentsamendu propioan oinarritu beharko litzateke eta ikuspegi eta pentsamendu propioa garatzeko tresna izan beharko luke. Alta, proposamenaren atal askotan horren falta nabaria topatu dugu. Era berean, proposamena gazteleraz sortua izateak biziki kezkatzen gaituen gaia da. Izan ere, jakina den bezala, hizkuntzak ikusmolde jakin bat gordetzen du bere baitan eta ondorioz testu bat gazteleraz edo euskaraz sortzea ez da afera tekniko hutsa. Gainera, Euskal Herrian horrelako lanak euskaraz egiteko nahikoa jende badagoela uste dugu.
◦ Hezkidetzaren garrantzia. Hezkidetza, gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna lortzen laguntzeko planteamendu hezitzailea da. Munduan eta Euskal Herrian kapital pedagogiko handia dago ikusmolde honi dagokionean, baina “HEZIBERRI 2020” proposamenean ez da kapital hori inondik inora islatzen.
 
LABentzat ezinbestez, Curriculumaren ardatza Euskal Herria izan behar du eta ez alderantziz, curriculuma bertatik abiatzea alegia, bai egituratzeko bai egiterako orduan ere. Honi ekiteko nazio/herri gisa aritu beharra dugu. Nazio ikuspegi batetik, auzolanean arituz,herri bezala pentsatuz eta arituz.

• Konpetentziei dagokionez, aurrez galdera bat egin behar dugu: Zer eta zertarako? Eta non.

Azken batean konpetentzien araberako irakaskuntzan ados egon gaitezkeen arren hiru galdera horien erantzunean dago gakoa eta Heziberri proposamenean esaten den bezala, ezagutza jakin batzuk barneratzea baino, konpetentzia batzuk eskuratzea izan behar du hezkuntza prozesuaren funtsa. Baina,zertarako behar ditugu konpetentzia horiek? Berriro ere, lehenengo lelo bera errepikatu behar dugu: egungo errealitatea ulertu eta errealitate berriak sortzeko behar ditugu.
Beraz, eraldaketaren ikuspegia, aldaketa sozialaren beharra, errealitate berrien sorrera, aldarrikatu beharreko kontzeptuak dira guretzako, konpetentzien planteamenduari estuki loturik.
Heziberrin konpetentziak modu abstraktoan eta inolako anklajerik gabe, oinarri gabe agertzen dira berriro agerian gertazen da proposamen hau lantzeko Euskal Herria ez dela aintzat hartu.

• Arloei dagokionez, zehazki hiru arloetako azterketa zehatza egin dugu ; gizarte zientziak, hizkuntza eta erlijiioa hauek norberaren identitatean, kultur identitatea garatzeko esanguratsuenak direlako.
Eta berriro ere, agerian geratzen da ardatza ez dela Euskal Herrian kokatu eta guretzako hori ezinbestekoa da. Euskal Herria ardatza izanik, kasu honetan, Espainiako eta Frantziako dimetsioa gehitzea dago gure herriaren kokapen geografikoa eta kultur fluxuan duten eraginagatik baina ez alderantziz.

• Hizkuntza: LABentzat ikastetxeek ikasle euskaldun eleanitzak garatu beharko lituzkete eta horretarako jakina dugu ikastetxeek funtzio garrantzitsua betetzen duten arren ez dela nahikoa eta herri komunitate osoak baduela honi begirako ardura eta lana. Eta zentzu horretan instituzio ezberdinek ere.
2007. urtean Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn legearen garapenerako Euskararen Gizarte Erakundeen kontseiluak egindako proposamena dugu ardatz eta gure ustez Heziberrik berau hartu beharko luke.

• Heziberrik berriro ere, batetik herri gisa antolatu eta erabakiak hartzeko ezintasunak mahaigaineratzen ditu. Eta hori ez da berria aurretiko hezkuntza dekretu eta lege guztiek espainiar esparruan eraikitako lege zein dekretuak izan dituzte oinarri LOGSEtik abiatuta egun arte, LOMCEarekin.
Eta Heziberrik bide beretik doa. Gure ustez, burujabetza ariketa egitearen beharra agerian uzten duelarik, Euskal Herritik Euskal Herrirako behar eta nahi dugun hezkuntzaren mesedetan lanean hasteko garaian gaude. Norabide honetan, estatuetarik datozen legeei aurre egiteko. Hezkuntzan ere burujabetza behar dugu, inposizioei aurre egiteko eta euskal herritarron artean nahi dugun Hezkuntza Sistema erabakitzeko.

• Guretzat Euskal Herriko errealitatean eraikitako eredua da behar duguna: Eredu berri, propio eta herritar baten beharra dugu. Guretzako abiapuntu egokia, Oinarrizko hezkuntza Akordioa da.

HORTAZ, eskuartean dugun proposamena aipatutako eskemaren baitan kokatu dugu eta horregatik une honetan ezadostasuna adierazi nahi dugu, berriro diogu aipatutako norabidean ez dugu urrats eraginkorrik antzeman.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Endanea Gardenen greban gaude, ez baitugu mehatxurik onartuko

Hondarribiako Endanea Garden enpresako langileak greban daude gaurtik (maiatzak 3) igandera arte. Hilabete daramate mobilizazioak aurrera eramaten eta enpresak, horiei kasu egin eta dagokion erantzukizuna bere gain hartu ordez, jazarpena darabil langile hauen kontra.

60 erakunde sozial eta sindikal baino gehiagok bat egin dute maiatzaren 11ko mobilizazioekin

Maiatzaren 11n manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean bidezko trantsizio ekosoziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialista erakunde ekologistak deituta. Manifestazioak 12:00etan abiatuko dira Gaztelu plazatik Iruñearen kasuan eta 17:00etan Jesusen Bihotza plazatik Bilbon. Gainera, mobilizazioen aurretik, borrokak partekatzeko topaguneak antolatu ditugu, gizarte-kolektiboen azokekin eta zuzeneko irratsaioekin, kolektiboei egindako elkarrizketekin eta mahai-inguruekin. Iruñean 10:00etan izango da Gaztelu plazan eta Bilbon 12:00etatik aurrera Areatzan.

Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen plataformak fase berri bat ireki du Iruñean

Gaur maiatzak 2, LABek Iruñean duen egoitzan Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen bilera egin da, bertan LAB-ez gain Kortsikako STC, Aostako SAVT, Kanakiako USTKE, Bretainiako SLB, Sardiniako CSS, Intersindical Catalana eta Galiziako CUTek parte hartu dutelarik. Telematikoki Intersindical Canariak, Guadalupeko UGTG eta Martinikako UGTM ere bileran egon dira.