2026-09-19
HomeHerriak du hitza eta erabakiaEkitaldi bateratua Iruñean erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko

Ekitaldi bateratua Iruñean erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko

Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko ekitaldi bateratu bat eginen dugu Iruñean igande honetan, hilak 9, eguerdiko 12:00ean Udal Plazan. EHBildu, GeroaBAI, LAB, ELA, EHNE, CGT, STEE-EILAS eta ESKk Nafarroako herritarrei deia luzatu nahi diegu ekitaldi horretan modu zabalean parte hartzeko.

Ekitaldirako deia egiten dugun pertsona eta eragileok bat egiten dugu Kataluniako jendarteko eremu anitzetatik Espainiako Estatuaren aurka egiten ari den salaketarekin Kataluniako herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea urratzeagatik, nazioartean aitortuak dauden kontsulta ereduen bitartez kataluniarrek egikaritu nahi duten demokrazia ariketa eragozteagatik.

Pentsatzen dugu Espainiako Estatuaren jarrera ez datorrela bat nazioarte mailan demokratikoak diren Estatuak berezkoak izan behar dituzten jokabideekin. Ez dator bat adibidez Kanadako Estatuak Quebec-ekiko duen jarrerarekin edota Britainia Handiak Eskoziarekiko erakutsi duenarekin.

Uste dugu demokraziaren aroa iritsi dela; herriei zein herritarrei bideak ireki behar zaizkie beraien etorkizunaren inguruko erabakiak era demokratikoan hartu ditzaten.

EH BILDU, GEROA BAI, LAB, ELA, EHNE, CGT, STEE-EILAS, ESK
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.