2026-09-22
HomeIndustriaMetalgintzaLABek metaleko hitzarmenen defentsan tinko jarraitzen du

LABek metaleko hitzarmenen defentsan tinko jarraitzen du

LAB sindikatuak Euskal Herriak behar duen lan harreman eredu propio baten aldeko borrokan beste urrats bat eman du. Gaur, azaroak 7, pobreziara eta prekarietatera kondenatzen gaituzten politikak salatzen ari garen egunean, LABek metaleko langile guztientzat hitzarmen duin bat exijitu du berriro ere. Lan erreforma Euskal Herritik atera behar dugu, prekarietate eta pobreziari atea ixten.

Horretarako, LABek deituta atzo metalgintzako hitzarmenen defentsan 60 lagunetik gora elkarretaratu ziren Zestoan eta, gaur, Gasteizen, PRECOko bulegoen aurrean elkarretaratzea egin du SEA patronalak duen negoziatzeko borondate eza salatuz eta, behingoz, benetako negoziazioa abiatu dadila exijituz.

Gasteizko gaurko mobilizazioa
Mobilizazioaren bidez, argi esan nahi izan dugu ez dagoela negoziazioarik, SEAk inposatu nahi du erreforma, bai ala bai murrizketak ezarri nahi ditu, bai ala bai aplikagarritasunik gabeko hitzarmen bat nahi du, derrigorrezko arbitraia barneratuta. Hau ala ez dago hitzarmenik planteatzen du eta parametro horietan LABek erabaki du mahaian parte ez hartzea, negoziazioren itxura ez emateko langile eta gizartearen aurrean eta hurrengo hilabeteetan zenbait ekimen eta mobilizazioren bidez baldintzak sortzea benetako negoziazioa bultzatzeko.

Aldi berean, gure ustez, Eusko Jaurlaritzak esku hartu behar du negoziazio kolektiborako eskubidea bermatzeko. Onartezina da geldirik egotea patronalak erreforma goitik behera aplikatu nahi dutenean, inposaketan oinarritu nahi dutenean eta azken batean, gure hitzarmenak aplikaziorik gabe utziz. Garaia da Eusko Jaurlaritzak patronalaren jarrera bermatzea bere pasibotasunez; haiei aurre egin behar diete eta akordioan oinarritutako lan harremanetarako eredu berria bultzatu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.