2026-05-05
HomeUncategorizedLAB bere ordezkaritza indartzen jarraitzen du hauteskunde sindikalen epealdi trinkoaren hasieran

LAB bere ordezkaritza indartzen jarraitzen du hauteskunde sindikalen epealdi trinkoaren hasieran

Hauteskunde sindikalen epealdi trinkoaren lehenengo bi hilabeteak aurrera doazen honetan, hainbat enpresetan hauteskunde sindikalen prozesuak abian dira. Nahiz eta oraingoz eragin handiena enpresa txiki eta ertainetan izaten ari den, hainbat enpresa esanguratsuetan beraien hauteskunde prozesuak amaituta dauzkate.

Gipuzkoan da bozketa gehien egin diren herrialdea, batez ere industriaren eremuan. Adibidez Tekniker enprean LAB bost ordezkaritik zazpira pasatzen da bere gehiengo absolutua indartuz, baita Elgetako Recyde enpresan non hiru ordezkariekin gehiengo absolutua lortzen du ELA sindikatuaren kontura. Bestalde Sete edo Salva bezalako enpresetan LABk bere ordezkaritza igotzea lortzen du eta Refraktarios Kelsenen lehen aldiz bi odezkari lortzen ditu, aurretik soilik ELAko ordezkariak zeuden enpresan.

Nafarroako industria esparruan emaitza onak eskuratzen ditu LABek. Azpimarratzekoak dira Agoitzen dagoen Gamesan lehen aldiz ordezkaritza lortzen duela LABek (bi ordezkari) eta Bianako Mondelez (lehen Marbú zena) bi ordezkari izatetik lau izatera pasatzea eta produkzioan CCOO aurretik lehen indarra izatea.

Sektore publikoari dagokionez, LABk ordezkaritza maila mantentzen du Donostiako Udalean izandako bozketetan, laboralen artean bozkatuenak izanda eta funtzionarioetan bozkak handituz. Ordezkaritza berria lortzen dugu Txingudiko Zerbitzuetan baita Barakaldoko udal haurreskoletan. Era berean eta irakaskuntzari dagokionean, ikastoletan LABek daukan gehiengo absolutoa indartzen jarraitzen du, Udarregi ikastolan emandako emaitzak adibide izanda (hiru ordezkaritik laura gehiengo absolutua mantenduz). Irakaskuntza pribatuan LAB Presentación de Maria eskolan bi ordezkari lortu ditu, gehiengo absolutoa eskuratuz.

Era berean, LABk hainbat enpresa txiki eta ertainetan hautagaiak aurkezten ari dela azpimarratu nahi dugu, aurretik inoiz aurkeztu ez garen tokietan hain zuzen. Horrek gure ustez gure sindikatuak atxekimendu maila handia lortzen jarraitzen duela esan nahi du, aurreko hilabeteetako tendentziari segida emanez.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek manifestaziora deitu du maiatzaren 16an Gimeno kontseilariaren kargu-uztea exijitzeko

Hezkuntza arloko langileen artean, aste gutxiren buruan, ia 2.000 atxikimendu bildu ditu “Nafarroako hezkuntzak okerrera egitearen erantzule nagusia” Gimeno dela eta horregatik “kargugabetu egin...

Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak zaintzaren inguruan antolatutako jardunaldietan parte hartzeko deia egiten du LABek

Aspalditik martxan duen zaintza sistema publiko eta komunitarioaren aldeko borroka ildoaren barruan, Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak jardunaldi nazionalak egingo ditu datorren larunbatean, maiatzaren 10ean,...

LABek exijitu dio Toquerori, Tuterako alkateari, zentzua berreskuratzeko eta legez kontrako zentsuragatik dimititzeko

Sindikatuaren historia laburbiltzen duen 1974tik etorkizunera LAB zabaltzen erakusketak Tuterako La Rua gizarte etxean egon behar zuen ikusgai 2025eko urriaren 1etik 10era, baina Alejandro...