2026-08-01
HomeEkintza SozialaEnergia sektorearen jabetza eta kontrol publikoa beharrezko jotzen ditugu

Energia sektorearen jabetza eta kontrol publikoa beharrezko jotzen ditugu

Elektrizitatearen prezioa goraka doa etengabe eta oligopolio elektrikoa langileon pobretzearen kontura aberasten ari da. Honen aurrean, energia sektorearen jabetza eta kontrol publikoa beharrezko jotzen ditu LABek.

Energiaren ekoizpen eta merkaturatzearen pribatizazioak espekulazio eremu bihurtu du oinarrizko behar bat dena, gero eta pertsona gehiago pobrezia energetikoko egoeran dauden bitartean. Horren aurrean gainera, instituzioetatik eragiteko gaitasuna erabat hustuta dago.

Zergak bertan behera utzi edo murriztea bezalako neurriak ez dira baliozkoak izan igoerari aurre egiteko, fakturaren zati oso txikia dira eta enpresen irabaziak ukitu beharrean diru publikoaren bidez egiten da. Sistema bidegabe hau zalantzan jartzen duten neurriak beharrezkoak dira. Zentzu horretan gasaren prezioa denbora baterako mugatzea, â€śzerutik eroritako irabaziak”(enpresek dituzten irabaziak energia merkeena gasaren prezioan ordaintzen dugulako) mugatzeko legea, edo berriztagarrien primak fakturatik ateratzeko Jasangarritasun Funtsaren sorrera neurri interesgarriagoak izan daitezke. Hala ere, egiturazko neurriak hartu behar dira egoera honi aurre egiteko.

Argindarraren oligopolioa aberasten den eta ekologikoki jasangaitza den sistema baten, trantsizioa ezin da oligopolio horren esku egon. Horregatik:

  • Prezioen igoera mugatu eta hornukuntza bermatu egoera zaurgarrian dauden pertsonei. Igoera langileok ordaindu ez dezagun mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.
  • Krisi ekologikoari aurre egiteko estrategiak garatzeko sektore energetikoaren jabetza eta kontrol publikoa. Enpresa publiko baten sorrera aukera bat izan daiteke EBko beste herrialde batzuetan ikus daitekeen bezala. Honako helburuekin lan egin:
    • Gehiegizko kontsumodun sektoreak mugatu eta bizitzeko beharrezkoa den energia hornikuntza bermatu.
    • Sorkuntza berriztagarria bultzatu, makro-proiektuen aurrean deszentralizazioa bultzatuz.
  • Euskal Herriaren energia burujabetzarantz. Norabide horretan doazen egitasmo eta proiektuak bultzatuz.

LABek bat egiten du bihar Bilbon egingo den mobilizazioarekin eta bertan parte hartzeko deia egiten die langileei. Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eta Ekologistak Martxan-ek deituta, Euskadi plazan izango da mobilizazioa, 19:00etan, “No al tarifazo de la luz. Iberdrola errudun!” lemarekin.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.