2026-09-19
HomeEkintza SozialaKutxabankek BBKtik datozen langileen soldatarik gabeko baimenak kotizatu behar izan ditu

Kutxabankek BBKtik datozen langileen soldatarik gabeko baimenak kotizatu behar izan ditu

2014ko martxoaren 13an LAB sindikatuak salaketa aurkeztu zuen Bilboko Lan-Ikuskaritzan, BBK-k ez zituelako inoiz kotizatu langileak soldatarik gabeko baimenarekin zeuden epeak.

LABek uste du epe hauek ez kotizatzeak kalte nabarmena ekartzen diela langileei pentsioaren edo langabeziako prestazioaren kalkulua egiterakoan, eta horregatik aurkeztu zuen salaketa.

Lan-Ikuskaritzak arrazoia eman dio LABi eta Kutxabank enpresak, legea betez, BBK-ko azkenengo lau urteetako baimenei dagozkien epeak kotizatu behar ditu, sekula urratu behar ez zuen eskubide bat berrezarriz. Lehenagoko baimenei dagozkien kotizazioak beranduago erreklamatu beharko ditu langile bakoitzak, erretiroa edo langabezia eskatzen duenean.

Ikuskaritzaren jardun hau Kutxabankeko langileei zuzendu zaie, baina langile-talde gehiagok ere egoera berdina pairatzen dute, beraz epe hauek kotizatu gabe dituzten pertsonei dei egiten diegu Ikuskaritzaren aurrean salatu dezaten, dagokien eskubide bat berreskuratzeko.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.