2026-11-13
HomeZerbitzu PribatuakGasolindegiakCepsa gasolindegiko bi langileen kaleratzea salatzeko mobilizazioa Zallan

Cepsa gasolindegiko bi langileen kaleratzea salatzeko mobilizazioa Zallan

Enkarterrik bizi duen egoera oso larria da eta egunero okerrera egiten du, langabezi tasa Euskal Herriko altuenetakoa da. Atzo, hilak 9, Zallako Cepsa gasolindegiko bi langileen kaleratzearen aurrean eta beronartzea eskatuz 200 pertsona bildu ziren gasolindegiaren aurrean.

Gasolindegietako langile guztiek hitzarmen duin baten alde egindako borrokak elkarretaratzean LAB eta ELAko langileetaz gain CCOO eta UGTren inguruko jendea ere gerturatu izana ekarri zuen.

Kaleratuek, bata LABeko eta bestea ELAko, mobilizazioak martxan jartzea erabaki dute beronartzea exijituz. Hala, atzo, hilak 9, iluntzeko 18etatik 20etara elkarretaratzea egin zuten gasolindegi aurrean eta era berean, datorren astean, astelehenean (urriak 13) eta ostegunean (urriak 16) ordu berean gasolindegi aurrean mobilizatuko dira berriro ere. Elkarretaratze hauetaz gain, bi kaleratuak egunero puntako orduetan gasolindegian izango dira enpresa buruari gogoratzeko ez dutela amore emango.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABen balorazioa azaroaren 11ko greba orokorrari buruz

1. Euskal langileriaren indar erakustaldi berria izan da. Deialdia estatuko egun berean eta mobilizazio propioekin egitea erabaki zuzena izan dela frogatu da. Hego Euskal Herrian...

Etxebizitza eta soldata duinak bermatzeko eta eskuin muturrari aurre egiteko deia egin dugu EH Bilduk eta LABek

Azaroaren 11ko greba orokorraren biharamunean, milaka lagunek soldata duinen eta etxebizitza eskubidearen alde kaleak hartu ondoren, LABek eta EH Bilduk bilera publikoa egin dute, grebaren aldarrikapenak eta aurrera begirako erronkak aztertzeko. Bilkura horrekin abiatu du LABek hainbat eragilerekin egingo duen bilera sorta, egungo etxebizitza politikak eraldatzeko proposamenak egiteko. EH Bilduren aldetik ekintza politikoko idazkari Arkaitz Rodriguez, Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Oihana Etxebarrieta eta etxebizitza idazkari Xabier Astigarraga aritu dira, eta LABen aldetik Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorra eta Iratxe Delgado eta Jaime Iribarren Ekintza Sozialeko kideak.

EAJri gogorarazten diogu aukera duela atzo ehunka mila herritarrek egindako aldarriari modu positiboan erantzuteko

Bermeon berreskuratutako etxebizitza turistikoaren giltzak herriaren esku utzi ditu sindikatuak, eta amaitutzat eman du ekimena.