2026-07-31
HomeEkintza SozialaEskubide SozialakUrriak 10, Merkataritza Libreko tratatu Trasatlantikoari ezetza emateko Europa mailako mobilizazio eguna

Urriak 10, Merkataritza Libreko tratatu Trasatlantikoari ezetza emateko Europa mailako mobilizazio eguna

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek TTIP, CETA, TISA eta merkataritza librearen agenda korporatiboa salatzeko Europa mailan urriaren 10ean burutuko den sektore anitzeko ekintza egunean parte hartzeko deia luzatu dute. Bilbon, goizeko 10etan, Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean hitzaldi bat antolatu dute euskal eragile eta sindikatuek, ondorenean Arriaga plazan Merkatu Gardena egingo da. Iruñean sentsibilizazio eguna izango da.

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalen deialdia
Euskal Herrian Merkataritza Libreko tratatu Trasatlantikoari ez

«Aldarrika dezagun demokrazia! Egin aurre multinazionalen botereari! Pertsonak eta planeta, etekinen gainetik!

TTIP, CETA, TISA eta merkataritza librearen agenda korporatiboa salatzeko Europa mailan sektore anitzeko ekintza egun dezentralizatua egiteko deialdia

Europako jendarte zibilak, sindikatuek, nekazariek eta oinarriko ekintzaile taldeek ekintza egun baterako deialdia egin dute uneotan negoziatzen ari diren TTIP, CETA eta merkataritza libreko beste hitzarmen batzuk geldiarazteko, eta merkataritza politika alternatiboak sustatzeko, zeinek lehentasun gisa izango dituzten pertsonen, demokraziaren eta ingurumenaren eskubideak.

Europar Batasunaren (EB) eta Amerikako Estatu Batuen (AEB) arteko Merkataritzako eta Inbertsiorako hitzarmen Transatlantikoak (TTIP, ingelesezko siglekin), eta EB eta Kanadaren arteko Hitzarmen Ekonomiko eta Komertzial Integralak (ingelesez CETA) ezin argiago adierazten dute merkataritza eta inbertsioen inguruko negoziazioa antidemokratikoa dela, eta soilik korporazio multinazional handien onerako ari direla eztabaidatzen.

Iritzi publikoari ez zaio ia informaziorik ematen; lobby korporatiboak, aldiz, jakinaren gainean daude. Hitzarmen hauek gauzatzen badira, enpresa multinazional handiek eskubide esklusiboa izango dute gobernuak salatzeko arbitraje¬auzitegi pribatuetan (hauek sistema legislatibo nazional eta europarretatik independenteak izango dira).

Gainera, hitzarmen horiek osasun eta segurtasun arloan indarrean dauden estandarrak murriztu egingo dituzte, Atlantikoz gaindiko araudien armonizazioa medio, eta gobernu nazional eta tokikoek praktika kaltegarriak galarazteko duten boterea ahulduko dute, esaterako fracking¬ari edota transgenikoen erabileari dagokionez.

Oinarrizko zerbitzu publikoak gutxitu edo pribatizatu egingo dituzte, eta eskubide sozial zein laboralei erasan egingo diete. Politika hauek egungo eredu sozialen eraispenarekin lotuta daude,

eta beren helburua oinarrizko zerbitzu publikoak pribatizatzea da, batik bat austeritatearen, krisiaren eta lehiakortasuna hobetzeko ustezko beharraren izenean. Ekintza egunak Europa mailan kalera aterako du gure jarrera: ez gaude ados.

Aipatutako politiken inguruko eztabaida herritarrenganaino eramango dugu; izan ere, Europar Batzordeak eta estatuetako gobernuek prozesu honetatik baztertu egin nahi dituzte herritarrak.

Halaber, kanpaina egingo dugu bestelako politika ekonomikoak egiteko ditugun alternatiben alde. Gure elkartasuna adierazi nahi dugu mundu guztian zehar gure kezkekin (ingurumena, demokrazia eta giza¬eskubideak zein eskubide sozialak) bat datozen pertsonekin.

TTIP, CETA, TISA eta antzeko hitzarmenei altoa emango diegu Europa, Kanada eta AEBetako herritarrek salaketa indartsua eginez. Era guztietako banako, erakunde eta koalizioei dei egiten diegu parte har dezaten, Europan zehar ekintza dezentralizatu eta autonomoak eginez. Ongi etorria eman nahi diegu munduko gainerako tokietako ekintza solidarioei, informazioa zabaldu eta tokian tokiko mobilizazioetan parte hartzera bultzatzen duten heinean.

Gune Plataformak urriaren 10ean ekitaldi hauek antolatu ditu:
• Bilbon, goizeko 10etan, Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean hitzaldi bat. Ondoren, Arriaga plazan Merkatu Gardena ospatuko da.
• Iruñean sentsibilizazio eguna izango da, gai hauen inguruan.
LEHIA HAU IRABAZ DEZAKEGU! BAT EGIN BOTERE MULTINAZIONALAREN AURKA!»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.