2026-09-28
HomeEkintza Politikoa«Gora Euskal Errepublika» mobilizazio nazionala Bilbon Urriaren 12an

«Gora Euskal Errepublika» mobilizazio nazionala Bilbon Urriaren 12an

Independentistak Sareak deituta datorren urriaren 12an euskal errepublika aldarrikatzeko mobilizazio/ekimen nazionala burutuko da Bilboko Plaza Zirkularrean goizeko 11:30tan. «Gora Euskal Errepublika. Bagoaz. Caminando hacia la independencia!» leloari jarraituz, LABek bertan parte hartzeko deia luzatu nahi die Euskal Herriko langile eta herritar guztiei.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzan bidea borroka dela aldarrikatzen dugu

Osakidetzako mobilizazio dinamikaren hasierak negoziazioa ireki du, baina Osakidetzako lan baldintzak arautzen dituen akordioa negoziatzeko lehenengo zirriborroak eta giza baliabideak antolatzeko plan berriaren proposamena behar bezain garatuta ez daudela uste du LABek. Horregatik, egoera bideratzeko, greba eta mobilizazioak giltzarri izango direla uste du sindikatuak.

Ez dugu sinatu Gipuzkoako enpresa transitarioen sektoreko hitzarmena

Sindikatuak ez du babestu nazioarteko salgaien garraioaren logistikaren kudeaketan jarduten duten enpresen sektoreko hitzarmena; izan ere, ATEIAk, sektoreko patronalak, egin duen azken eskaintzak ez die sektoreko langileek dauzkaten behar errealei erantzuten.

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.